«Egan (musika taldea)»: berrikuspenen arteko aldeak

|URL =
}}
 
'''Egan''' musika taldea [[Xabier Saldias]] kantaria buru zuela [[1970]]. urtetik plazarik plaza ibilitako talde arrakastatsua izan zen. Gehien bat bertsioz osaturiko errepertorioa osatu zuen hainbat diskotan, eta horietako batzuk arras ezagunak egin. [[1994]]an taldea banatu egin zen: [[Xabier Saldias|Saldiasek]] [[Egan Berria]] izenarekin jarraitu zuen aurrerago izena bere onera bueltatuz, eta beste taldekideek [[Trabuko Egan]] sortu zuten, eta geroago [[Irailerako 6]] eta [[Keinu]]
 
 
[[Xabier Saldias]]ek (ahotsa eta gitarra), [[Jose Luis Frantzesena|Jose Luis]] eta [[Alberto Frantzesena]] anaiek (teklatuak eta bateria, hurrenez hurren) eta [[Iñaki Arenas]]ek (baxua) sortu zuten [[Egan (musika taldea)|Egan]], [[Azpeitia]]n ([[Gipuzkoa]]). [[Jose Luis Frantzesena]] Schubert-ek [[Ez Dok Amairu]] sortzeko lehen bileretan parte hartu zuen eta [[Ordiziako Yoloak]] taldean aritu zen. [[Xabier Saldias]] berriz, [[Olatz Saldias|Olatz]] arrebarekin aritutakoa zen [[Benito Lertxundi]]ren eta [[Nemesio Etxaniz]]en kantuak abestuz, baina 1968an bakarka kantatzen hasi zen. Irunen egindako lehiaketa batean lehen saria eskuratu zuen "Nere herriko langillea" kantuarekin, eta Arrasateko dantzaleku batean bi sari irabazi zituen: abesti ezezagunetan lehenengo saria, eta protesta kantuetan, bigarrena. Lehen aipatutakoaz gain, "Euskara, ialgi adi mundura" abestu zuen. Geroago single bat kaleratu zuen, [[Xabier Saldias (Single)|Xabier Saldias]] izenekoa.
[[Fitxategi:H-Egan saioa.jpg|400x400px|framed|ezkerrera|Egan taldea EITBk ekoiztutako h-egan saioan.]]
 
[[Xabier Madina]] kantaria ([[Akelarre]]) laguntzeko elkartu ziren geroago [[Egan (musika taldea)|Egan]] sortuko zuten kideak, eta [[1970]]eko [[Uztail|uztailaren]] 30ean egin zuten estreinaldia, San Ignazio bezperan, Gautxori tabernan. Emanaldiak eskaintzen hasi eta urtebetera, [[Jose Luis Frantzesena]]k taldea utzi eta [[Iñaki Korta]]k hartu zuen haren lekua. Ez zen aldaketa bakarra izango, geroago [[Gonzalo Pelaez]]ek beteko baitzuen soldadutzara joandako [[Iñaki Arenas]]en hutsunea. Zenbait urtetan laukotean ibili eta gero, [[Joxe Mari Pelaez]] Peke gitarrista sartu zen Eganen [[Xabier Saldias|Xabierrek]] "punteo" batzuk besterik ez zituen jotzen, eta berak dioen bezala, “gitarrarekin norbait egonez gero, ni lasaiago egongo nintzen abesten”, [[1984]]ra arte iraungo zuen formazioa osatuz. Urte hartan, [[Imanol Aranburu]]k (Sakre) ordezkatu zuen [[Iñaki Korta]], eta ez zen beste aldaketarik izango [[1994]]a arte, taldea banandu zen arte.
[[Fitxategi:Egan Berria.jpg|300x300px|framed|eskuinera|Egan Berria, "Meta eginez" diskoaren aurkezpenean]]
 
Herrietako jaietan euskal giroa jartzeko eta dantza egiteko musika modernoa egiteko sortu zen [[Egan (musika taldea)|Egan]], eta, hori lortze aldera, dantzaldietan euskal kantarien abestiak jotzen hasi zen, [[Xabier Lete]]renak eta [[Benito Lertxundi]]renak esaterako, baita atzerriko taldeenak ere, [[The Beatles]]enak esaterako, euskaraturik. Segituan egin zen ezaguna [[Gipuzkoa]]ko herrietan, eta geroago beste herrialdeetara zabaldu zen taldearen oihartzuna, bereziki [[Bizkaia]]ra. [[Akelarre]]rekin batera, dantzaldietara jendetza erakartzeari dagokionez puntan ibilitako taldea zen Egan, eta badira urtero hutsik egin gabe taldea kontratatu zuten herriak, hala nola [[Mutriku]] ([[Gipuzkoa]]). Dantzarako aproposak ziren kantu ezagunen euskarazko moldaketa atseginak lantzea, bost taldekideen arteko ahots harmoniak zaintzea eta [[Xabier Saldias|Saldiasen]] taula gaineko karisma eta komunikatzeko dohaina izan ziren [[Egan (musika taldea)|Eganen]] arrakastaren gakoetako batzuk. Urterik oparoenetan 200 emanaldi inguru eskaintzen zituen [[Egan (musika taldea)|Eganek]].
 
 
Besteen kantuekin egindako euskarazko bertsioek ekarri zioten ospea, [[Les Humphries Singers]] ("[[Lo ez Mexikon]]"), [[John Denver]] ("[[Loiolan jai jai]]", "[[Izarraren lorratza]]"), [[Stealers Wheel]] ("[[Astelehena]]"), [[Everly Brothers]] ("[[Bat eginik]]") eta [[Flaco Jimenez]]enak ("[[Ireki bihotza]]"), besteak beste, baina bereziki [[Queen]] taldea miresten zuen [[Xabier Saldias|Saldiasek]]. Horrela, Freddie Mercury kantaria hil eta gero, disko oso bat eskaini ziten talde ingelesari, [[Queen omenduz]] (IZ, 1992). Urte berean, [[Gipuzkoa]]ko [[Ikastola|ikastolen]] aldeko [[Kilometroak]] festa egunerako kantua sortu zuen [[Xabier Saldias|Saldiasek]], eta [[1993]]an [[Euskal Telebista]n [[H-Egan]] saioa aurkezten hasi zen, [[Pako Aristi]] idazlearekin eta [[Xabier Euzkitze]] bertsolariarekin.
 
70eko hamarkadaren hastapenetan plazaratu arren, [[1985]]era arte taldeak ez zuen kaleratu lehen diskoa. [[1994]]a bitartean, zortzi disko eta bilduma bat argitaratu zituen. Urte hartan, Saldiasen eta gainerako taldekideen arteko liskarrak zirela medio, taldea banandu egin zen. [[Xabier Saldias|Saldiasek]] musikari berriak bildu zituen, eta Egan izenari eutsi zion, Berria erantsita, eta besteek [[Trabuko Egan]] sortu zuten. Trabukotik beste bi talde sortu ziren epe laburrean: [[Irailerako 6]] eta [[Keinu]]. [[Egan Berria]]k kantu propioen aldeko apustua egin zuen lehen diskoan, [[Berria]] (IZ, 1995), baina ez zuen oihartzun handirik izan. "Beti bertsioak egiten ibili eta gero, gure kantuekin atera genuen diskoak ez zuen batere arrakastarik izan. Egan, erromeria, rantxera, tirolesa... esparru horretara mugatu gaitu, nonbait, jendeak. Hasieran, gu rockeroak ginen, baina jendeak horretara eraman gaitu", zioen tonu etsian [[Xabier Saldias|Saldiasek]]. Hortaz, bertsioetara itzuli zen hurrengo lanetan.
 
 
2002an abeslari berri bat sartu zen taldera: [[Idoia Uralde]] eta [[2004]]ean formatu berria estreinatu zuen [[Xabier Saldias|Xabierrek]]: musika tresnak sakrifikatu eta bi dantzari sartuaz, [[Jaione Zapiain]] eta [[Roxi Zubizarreta]], jendeak hori eskatzen zuela eta; handik urte batzuetara, [[2010]]ean [[Ane Saldias]], [[Xabier Saldias| Xabierren]] alaba sartu zen dantzari. Joera berrietara egokitu beharra argudiatu zuen [[Xabier Saldias|Saldiasek]]: "DJak plazan sartu dira, eta jendeari bost inporta zaio zeinek jotzen duen edo zein musika tresna dauden; jartzen duen giroak bakarrik axola du. Itxuraz arreta handiagoa jartzen zaie dantzariei eta ikuskizunari, musika jotzeari baino. Horregatik, joera hori ikusita, formatua aldatu dugu". Plaza giroaren gainbeherak ere eragin dio [[Egan (musika taldea)|Egani]], urteko emanaldi kopurua berrehunetik erdira murriztu baitzaio.
 
[[Egan (musika taldea)|Eganen]] ez ezik, [[2008]]ko abenduan estreinaldia egin zuen [[Pasaia Orchestra]] big band-ean ere abesten dute [[Xabier Saldias]]ek eta [[Idoia Uralde]]k. Azken hau, gainera, [[Takolo, Pirritx eta Porrotx| Pirritx, Porrotx eta Marimotots]] pailazoekin lanean hasi zen [[2010]]ean.
[[Fitxategi:Egan taldea orain.png|400x400px|framed|ezkerrera|Goran (ezkerretik eskuinera): Roxi Zubizarreta, Ane Saldias eta Idoia Uralde / Behean (ezkerretik eskuinera): Imanol Iribarren, Xabier Saldias eta Ruben Viejo]]
 
== Diskografia ==
* [[Lehenengo lau diskoetatik (CD)|Lehenengo lau diskoetatik]] ([[2000]])
* [[Gabon kantak (Egan taldearen diska)|Gabon kantak]]
 
 
 
 
 
 
== Erreferentziak ==
32

edits