Cortes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
36. lerroa:
 
== Historia ==
Cortesko udalerrian Burdin Aroko hainbat arrasto aurkitu dira. Malurque irakaslearen arabera, Cortes, Burdin Arotik ondoen kontserbaturiko herrigunea da, horrela, Gurutzearen muinoa (Cerro de la Cruz) famatu egin da historialari guztien artean. Ondoren [[Antzinako Erroma|erromatarren]] garaian, ereorduko [[Balsio]]k garrantzia izan zuen [[Ebro]] ibarraren kontrolean.<ref>{{erreferentzia|egilea= Enrique Flórez, Manuel Risco, Antolín Merino, José de la Canal, Pedro Sainz de Baranda, Vicente de la Fuente, Carlos Ramon Fort|izenburua=España sagrada|url=http://books.google.es/books/about/Espa%C3%B1a_sagrada.html?id=SsIPAAAAIAAJ&redir_esc=y|argitaletxea=A. Marin |urtea= 1752}}</ref>
Nafarroako gainontzeko hegoaldeko lurraldeak bezala, [[Banu Qasi]] musulman sendi boteretsuaren menpe egon zen. [[1119]]aren hasieran [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.a ''Borrokalaria'']] erregeak herria birkonkistatu eta [[Nafarroa]]ko erresumara batu zuen.
 
[[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.a]] erregeak gaztelua, herritarrak, errentak, jabetza eta ondasun guztiak, bere seme Godofreri eman zizkion, Cortesko konderria sortuz. Dena den, aita hiltzean, Joan II.ak Godofre printzeari kendu zion aitak agindutakoa.<ref>{{erreferentzia|izena= José |abizena= Yanguas y Miranda |izenburua= Historia compendiada del reino de Navarra |orrialdea= 255}}</ref> [[1353]]an, herrian 50 familia kristau eta 80 familia musulman bizi ziren. [[Islam|Musulmanek]] garrantzia handia izan zuten [[Erdi Aro]] guztian zehar eta haien arrasto ugari geratu dira herrian. [[1512]]an, [[Nafarroako konkista]]ren garaietan, gehiengoa oraindik musulmana zen ( XLIIII mairu-etxe eta XXXIII kristau).<ref>{{erreferentzia|url=http://dialnet.unirioja.es/servlet/extaut?codigo=15807 |izenburua= La población navarra a comienzos del siglo: el Recuento de casas de 1514 |izena= Peio Joseba |abizena= Monteano |aldizkaria= Príncipe de Viana |issn= 0032-8472 |liburukia= 61 |alea= 220 |urtea= 2000}}</ref>
 
[[1495]]. urtean [[Nafarroa]]koNafarroako Gorteak|Nafarroako gorteek]] ubide bat eraiki nahi izan zuten [[Tutera]]tik Cortesera, baina arrazoi ezberdinak direla medio, lana ez zen amaitu. Cortesko herria, jaurerri izan zen mende askotan zehar, [[Nafarroa]]ko herri gehientsuenak bezalaxe. Horrela, Villahermosako kondeek urte askotan zehar kontrolatu zuten herria eta euren bizitokia (Villahermosako jauregia) Cortesen eraiki zuten.
 
[[1664]]ean [[Filipe IV.a Espainiakoa|Filipe IV.a]] erregeak [[Bardeak|Bardeen]] ustiapenerako eskubidea eman zion Cortesko herriari. [[XX. mende]] hasieran herriak 1.140 biztanle zeuzkan eta ondorengo hamarkadetan biztanleriak gorantz jarraitu zuen [[Lodosako ubidea]]ren zabalpenak ekarritako onura eta nekazaritzaren hazkundeak lagunduta. [[1822]]an [[Espainia]]ko gorteek, Cortes [[Zaragozako probintzia]]ri erantsi zioten. Dena den, urtebete gerago, [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.a]] erregeak, erabaki hori bertan behera utzi eta Cortes [[Nafarroa]]ko udalerri bihurtu zen berriro ere.