«Ramses II.a»: berrikuspenen arteko aldeak

23.023 bytes added ,  Duela 7 urte
t
212.142.226.195 wikilariaren aldaketak ezabatuz, KLBot2 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
(Orriaren edukiaren ordez, «i oajcks * == N == * s {{commons}} == Ikus, gainnjh ra == * Ramses I.a * Ramses III.a {{oinordekotza | aurrekoa = Seti I.a | titulua = fara...» jarri da)
t (212.142.226.195 wikilariaren aldaketak ezabatuz, KLBot2 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
'''Usermaatra Setepenra-Ramses Meriamon''' edo '''Ramses II.a''' [[Egiptoko XIX. dinastia]]ko hirugarren [[faraoi]]a izan zen eta 66 urte inguruko erregealdia izan zuen, [[K. a. 1279]]tik [[K. a. 1213]] arte. Ramses da Antzinako Egiptoko faraoirik ezagunenetako bat, bere erregealdi aktibotik geratzen diren hondakin ugarien ondorioz. Idazleren batzuen ustez, [[Biblia]]ko "[[Irteera (Biblia)|Irteera]]" liburuan agertzen den faraoia da, baina ez dago hau berretsiko duen froga edo agiri egiptoarrik.
i
[[Fitxategi:Egypt-statue.jpg|right|250|thumb|Ramses II.aren soingaina<br />[[British Museum]]]]
 
== Aurrekariak ==
oajcks
*
 
Ramses II.a [[Seti I.a]] faraoiaren eta honen [[Errege Emazte Handi]] [[Tuya]]ren semea zen. Ez zen, batzuetan uste den bezala, seme bakarra; bi arreba behintzat izan zituela ezagutzen da, eta, dirudienez, baita Nebtxasetnebet izeneko anaia bat ere, helduarora iritsi baino lehen hil zena, eta, honen ondorioz, Ramses bihurtu zen oinordeko.
== N ==
* s
{{commons}}
 
Txikitatik bizi izan zuen armadako aktibitatea, militar familia bateko kide bezala. Seti I.a elkargobernari izendatu zuen Ramses honek hamalau urte inguru zituenean, eta entrenamendu gogorra jaso zuen bere aitaren eta arte eta zientzietako maisu ugariren aldetik. Elkargobernaritza horrek hiru eta zazpi urte bitartean iraun zuen, ez dago honi buruzko iturri fidagarririk. Hamabost edo hamasei urterekin Ramsesek jada bazuen agintea armadaren zati baten gainean eta behin eta berriz, garai horretako idazkunek "lider gazte azti" bat bezala deskribatzen dute. Garai hartan, jada ezkondua zegoen eta lau seme-alaba zituen.
== Ikus, gainnjh ra ==
 
Elkargobernaritza garaian arazo militar gutxi egon zen, eta Ramsesek lan zibilak bete zituen bere aitaren ordezkari bezala, tenpluen eraikuntza lanak eta inperioaren hegoaldeko harrobietan eraikuntza materiala ateratzeko lanak gainbegiratzea kasu.
 
== Errege gerlaria ==
 
Ramses bere aitarekin joan zen kanpaina militarretan [[Kanaan]]en altxamenduak ezereztera. Siriako lurraldeak okupatu zituzten hititen aurka ere lagundu zuen, lur horiek tradizionalki Egiptorenak izan zirelarik, baina duela urte batzuk galduak izan zirenak [[Akenaton]] erregearen ahuldadearen ondorioz. Jada komandante bezala, [[Kusheko erresuma]]ren aurkako kanpaina baten buru izan zen Seti I.aren erregealdiaren 8. urtean.
 
[[Fitxategi:Abu-Simbel temple3.jpg|200 px|thumb|Preso nubiarrak.<br /> Abu Simbel tenplua.]]
Esaten denez, Ramses Kushen zegoen Seti hil zenean. Egiptora itzuli zen, non bere ama Tuyarekin batera bere aitaren hileta elizkizunak egin zituen [[Tebas (Egipto)|Tebaseko]] nekropolian.
 
Bere erregealdiko lehen bost urteetan hiru ekintza militar egin zituen:
 
=== Itsas gudua ===
''Taniseko hilarria''n kontatua, [[Nilo]]ren deltan gertatu zen, [[shardana]] piraten erasoaren aurrean. Ramsesek garaitu egin zituen eta presoak bere armadarako soldadu bezala hartu zituen. Shardana hauek ''Pentaurren Olerkia''n egiptoar armadako kide bezala aipatzen dira.
 
=== Espedizioak Asiara ===
Errege bakar bezala bere erregealdia hasi ondoren, Ramsesek hititen mehatxuaren aurrean erantzun behar izan zuen. Beharbada, errege berria bere aita boteretsua baino ahulagotzat hartzen zuten, mugetan zenbait eraso egin baitzituzten egiptoar armada erantzutera behartua sentitu zen arte. Lehen espedizioa [[Kanaan]] baketzeko izan zen, Siria konkistatzeko pausua eman aurretik. Erregea bera izan zen espedizio horren buru bere erregealdiko 4. urtean, eta bi hilarritan kontatzen da, bata [[Eleuteros]]en dagoena eta bestea [[Biblos]]en. Qadeshko guduaren aurrekanpainatzat har daiteke.
 
=== [[Qadeshko gudua]] ===
[[Fitxategi:Ramses II at Kadesh.jpg|right|200px|thumb|Ramses Qadeshen]]
 
Bere erregealdiko 5. urtean, faraoiak hititen erasoekin behin betiko amaitzea erabaki zuen. Horren adierazgarri da [[Qadeshko gudua]], [[Siria]] iparraldean, non, azkenik, Ramses II.aren egiptoar armada [[Muwatallis II.a]] errege hititaren armada siriar-hititarekin topo egin zuen.
 
Esaten denez, Ramsesek ez zien bere jeneral eta [[chaty]]en aholkuei kasurik egin, honen ondorioz, hititen segada batean erori zelarik, bere armadak galera larriak jasan zituelarik ezagutzen ez zuen lurralde batean. Egiptoar tropek armada hititagandik ihes egin zuten, eta Ramsesek ia bakarrik borrokatu behar izan zuen etsai hititen aurka [[Amon]] jainkoak gidatua, edo hori da behintzat faraoiak berak dioena bere balentria idatzia utzi zuen monumentuetan ([[Pentaurren Olerkia]]). Egungo historialariak askoz kritikoagoak dira, eta nahiago dute gudua berdinduta amaitu zela pentsatzea (porrotarekin ez esateagatik, ez baitzuen hiria konkistatzerik lortu), eta ez Ramsesen erabateko garaipenarekin.
 
Azkenik, Ramsesek eta Muwatallisek elkarri arnasa eman zioten eta faraoia Egiptora itzuli zen, non bere eraikuntza lan ugariekin jarraitu zuen.
 
Muwatallis hil ondoren, errege postuagatik borroka sortu zen bere seme Mursil eta bere anaia Hattusilen artean, Ramsesek lur haien kontrola berresteko probestu zuena, hiri ezberdinetan goarnizioak jarriz. Dena den, gerra ez zen amaituko hititen tronura [[Hattusili III.a]] iritsi arte, Muwatallis II.aren oinordeko handinahia, Ramsesekin [[Qadeshko hitzarmena|Qadeshko bake hitzarmena]] sinatzen amaituko zuena faraoiak tronuan 25 urte inguru zeramatzanean.
 
=== Konkistak Libian ===
Ramsesek [[Libia]]n ere egin zituen erasoak, non zenbait kolonia ezarri zituen eta horiek zaintzeko zenbait gotorleku eraiki zituen, [[Rakotis]]etik [[El Alamein]]eraino lerro defentsibo bat eratuz.
 
=== Armadaren erreforma ===
Artikulu nagusia: [[Armada Antzinako Egipto]]n
 
Ramses II.ak Qadeshko guduaren emaitza txarra maila altuko militarrak aldatzeko probestu zuen, bere semeak armadaren gorputz ezberdinen agintari bezala jarriz. Bere seme nagusia zen Amenhirikhopshef "armadako jenerala" eta "iparraldeko lur guztien gainbegiralea" izan zen; Ramses "Bere Maiestatearen lehen jenerala" zen; Paraheruenemef eta Mentuherhepeshefek "gurdien jeneral" kargua eta "Bere Maiestatearen lehen gidari" ohorezko titulua zituzten. Ordutik aurrera, errege familiatik kanpoko inork ez zuen izan aginterik. Ez zuen arazorik izan erreforma honekin, bere aita Seti I.ak egiptoar aristokratak alde batera utzi eta soldadu atzerritar ugari ofizial karguetara igo baitzituen, Urhiya jenerala kasu, [[hurrita]] jatorrikoa, [[Ramesseum]]eko intendente izatera iritsi zena; honen seme Yupa, karguan bere oinordeko izan zena edo Ramses-Nakht jenerala.
 
Elitezko gorputz bat ere sortu zuen atzerritarrekin, gerlari nubiarrak, libiarrak, asiarrak edo shardanak, faraoiarekiko leialak ziren gorputzak. Mertzenario atzerritar hauek osatu zuten egiptoar armada [[Egiptoko Tarteko Hirugarren Aroa]] arte.
 
== Barne politika ==
Ramses II.aren erregealdian Egipto distira gehien izatera iritsi zen, literatura eta zientzien garapena ahalbidetu zuen oparotasun ekonomikoari esker, eta eraikin handiak eraikitze ahalbidetu ziona.
 
Ramsesek gortea lehenik [[Menfis]]era eraman zuen, behin betiko Avaris edo Pi-Ramsesera eraman aurretik, Niloren deltan kokatua. Ez dira ezagutzen faraoia Tebasetik eta bere klero boteretsutik aldentzen arriskatzeko arrazoiak urte asko lehenago [[Akenaton]]ekin gertatu zena jakinda, baina, egia esan, errege hau politikari trebea zen eta iparraldetik gertu egotearen garrantzia ulertzen zuen. Mediterraneo ekialdeko gune nahaspilatsutik ahal den hurbilen. Antzinako hiriburutik aldentzeak beste ondorio politiko bat izan zuen: Tebaseko aristokraziak armada eta errege [[eskriba|eskriben]] mesedetan eragina galtzea eragin zuen, baina ezin izan zuen gora eta gora zihoan [[Amonen Apaiz Gorena]]ren boterea murrizterik lortu.
 
=== Errege eraikitzailea ===
 
Bere gainontzeko erregealdian Ramsesek tenplu erraldoi eta ikusgarriak eraikitzeko obsesio bat garatu zuen. Ez zen soilik Niloren ibarrak eraikin handi eta ederrez betetzen aritu, baizik eta horietako asko bere aurreko erregeei usurpatu zizkiela, bere aita Seti I.a barne. Bere erregealdi luzean zehar, askogatik gainditu zuen [[Amenofis III.a]] faraoia eraikuntza lanei dagokionez, eta horien froga bezala lan handi batzuk dira:
 
* [[Abidos (Egipto)|Abidoseko]] tenpluaren handitzea, [[Osireion]]a
* Tebaseko Amonen tenpluaren handitzea, patio berri bat, sarrerako [[pilono]]ak eta [[granito]] arrosazko bi [[obelisko]] gehituz.
* [[Karnak (Egipto)|Karnaken]] Amonen tenpluaren gela hipostilo handia amaitu zuen.
* [[Ramesseum]]eko hil tenplua, [[Erregeen Harana|Erregeen Haranean]], bere hilobia izateko egin zena.
 
[[Nubia]]ko tenpluak, horien artean ezagunenak, inongo zalantzarik gabe, [[Abu Simbel]]ekoak direlarik, [[Ra]], [[Ptah]] eta [[Amon]] jainkoei dedikatuak, baita Ramses II.a berari ere jainko bezala; txikia [[Hathor]] jainkosaren omenezkoa da.
[[Fitxategi:Abu Simbel, Ramesses Temple, chamber decoration, Egypt, Oct 2004.jpg|right|250px|thumb|Ramses II.aren tenplua<br />Abu Simbel.]]
Jainko bezala gurtua izan zen lehen faraoia ez zen arren, bai izan zen lehena modu sistematikoan bere buruari tenpluak eta estatuak dedikatzera. Ramses, [[Hatshepsut]] eta [[Amenofis III.a]]rekin batera, panteoiko jainkorik boteretsuena zen Raren burutik sortua izan zela sinesten zuen edo hala sinestarazi nahi zuten faraoi gutxietako bat izan zen.
 
Dena dela, bere erregealdiko eraikuntzarik garrantzitsuena bezala har daitekeena, eta ehunka urtez egiptoar politikaren oinarriak jarriko zituena, iparraldean hiriburu berri bat eraikitzea izan zen, [[Avaris|Pi-Ramses Aa-nakhtu]] (Ramsesen Hiria) izena jaso zuena, hiksoen hiria izan zen [[Avaris]]en gainean eraikia.
 
Litekeena da Pi-Ramsesen eraikuntzan langile hebrearrak kontratatu izana, [[Biblia]]k azaltzen duen bezala (honek Pithom eta Ramses hiriak eraikitzeko esklabo bihurtuak izan zirela baitio), garai hartan Egipton esklabotza gerrako presoendako ezik existitzen ez zen arren, Kanaaneko kanpaina militarrek eskulan hori eman ahal izango zuten.
 
== Erregearen giza aldea ==
[[Fitxategi:Egypt Picture6.jpg|250px|left|thumb|Ramses Tebaseko tenpluan.]]
 
Ramses II.aren deskribapen fisikoari buruz zenbait erreferentzia daude estatua batzuk oinarri hartuta, beste faraoi batzuenekin gertatzen ez zen bezala eskultoreek idealizatu egiten zituztenak, elkarren artean oso antzekoak direnak. Ramsesek, ziur asko, erretratuak bere irudiari leialak izatea nahi izaten zuen.
 
Bere bizitza luzea izan zen arren, Ramses II.aren irudiak gaztea zenean bezala eginak daude, eta ez dago heldu edo jada agure bezala erakusten duten estatuarik. Honela, askorentzat, Ramses II.aren [[momia]] ikustea ikuskizun kitzikagarria da, oso ondo kontserbatua dagoena, denboraren gaindiezintasuna erakusten duena, faraoi guztien artean ospetsuena izan dena garaitzea lortu duena.
 
Ramses herria batere inporta ez zitzaion faraoi bezala deskribatzen da, herria bere erregealdi luzean zehar pobrezian bizi zelarik klase altuko jendea geroz eta gehiago aberasten zen bitartean, baina pobrezia erlatibo bat zen, Egipton beti oparotasuna izan baitzen nagusi. Emakumezale, despota eta tiranoa izatea eta handinahikeria ere leporatzen zaizkio. Baten batek, Ramses II.a bere herritik banatzen zuen distantzia, faraoi absolutistaren eredu bezala artu den [[Keops]]ena baino are handiagoa zela esan zuen, Amon-Ra jainkoaren seme bezala hartu zuen paperaren ondorio dena.
 
Beste batzuk, berriz, herriarekiko axolagabea izatea baino gehiago, krudela zela esan izan dute. Badaude ideia hau babesten duten idazkun batzuk, bereziki bere altxorrak gordetzen zituen tokien inguruan jarritako tranpak, bere arerioen gorpuak jauregi eta harresien hormetan esekitzeko bere ohitura eta berriki bere tenpluetako baten aurrean topatu diren burua moztutako hamarnaka gorpu, giza sakrifizioa egiptoar ohitura ez zen arren historiaurreko garaietatik.
 
Bere izaerari buruz, berriz, benetan oso gutxi ezagutzen da. Errege hititari idatzi zizkion gutunen arabera, beste batzuen aginduak jasotzea biziki gorrotatzen zuela ezagutzen da. "Zergatik hitz egiten didazu zure esklaboa banintzan?" idatzi zion errege hititari uneren batean, honek Ramsesi Egipton errefuxiatu zen iheslari bat itzultzeko exijitu zionean.
 
Ramsesek berak idatzi zuen [[Pentaurren Olerkia]]n, hititen kontrako guduan, bere tropek bakarrik utzi zutenean, Ramsesek berak bakarrik garaitu zituela bere etsaiak eta berriz bere armadarekin bildu zenean, soldaduak hil zituela, traditua izanagatik haserre: "Nire maiestatea euren aurrean jarri zen, zenbatu eta banan-banan hil nituen, nire zaldien aurrean erori ziren eta bakoitza erori zen lekuan geratu zen, bere odol propioan itoz".
 
Ramsesen garaiko testuek, oraindik faraoia ez zenean, "buruzagi gazte eta azti" bat bezala deskribatzen dute arlo militarrean. [[Koran]]ean Ramses II.a izan zitekeen faraoi bat aipatzen da. Idazkun hauen arabera, faraoia izaera bizikoa zen, eta bere azti eta apaizek hebrearren jainkoaren magiaren aurka egiterik ez zutela onartu zutenean, faraoiak kontu hartu zien: "Zuek ez duzue halakorik esateko nire baimenik", honen ondoren, aztiak eskuetatik eta oinetatik palmondo batean iltzatzeaz mehatxatu zituelarik.
 
Edonola dela ere, Ramses II.aren izaera samurtzen joan zen denboraren poderioz. Honela, tronura igo eta hamarkada gutxitara, herrialdeko kontuak bere seme eta mendeko ugariren esku uzten joan zen. [[Ra]], [[Ptah]] edo [[Seth]]enak bezalako apaizak mesedetzeko bere saiakerek ez zuten eraginik izan, eta, aldiz, [[Amon]] jainkoarenek ahalguztidun izaten jarraitzen zuten eta faraoiaren posizioa mehatxatu ere egiten zuten. Hau ikusten ez zuen asmatu erregeak, eta gauzak jarraitzen utzi zituen zahartzen zihoan eta itzalak Egipton nagusitzen hasi ziren bitartean.
 
== Ramses II.aren emazteak ==
 
Beharbada faraoi guztien artean ezagunena izateagatik, errege honen hamarnaka erregina, emazte eta ohaideen eta ehunka seme-alaben datuak daude, lizuna eta emakumezalea izatearen ospea eman diona. Egia da, baita ere, erregeak berak ez zuela ezertxo ere egin hau ezkutatzeko, baizik eta bere seme-alaba guztien izenekin zerrenda bat egitera eta horietako batzuentzako [[Erregeen Harana|Erregeen Haranean]] hilobi handi bat diseinatzera ere iritsi zela. Hipogeo honek, gaur egun [[KV5]] bezala ezaguna, oraindik harritzen jarraitzen du, eta [[2007]]an oraindik aztertua izaten jarraitu zuen. Ez dakigu ze sekretu gordeta izan ditzakeen.
[[Fitxategi:Maler der Grabkammer der Nefertari 002.jpg|right|200px|thumb|Nefertari.]]
Hutsik egiteko beldurrik gabe, ez dago zalantzarik Ramses II.aren bizitzako emaztea bere lehen [[Errege Emazte Handia]] izan zen [[Nefertari]] ederra izan zela, "Eguzkiak beragatik distiratzen duena" esan nahi duena. Ez da bere leinua ezagutzen, baina [[Aÿ]] faraoiaren bidez aurreko dinastiarekin senidetuta zegoela uste da. Ramses ondo arduratu zen bere emaztearen senidetza ezkutuan mantentzeaz. Nefertari ez zen soilik faraoiaren emaztea eta bere seme-alaben ama izan, baizik eta askoz paper aktiboagoa izan zuela hititekin izandako elkarrizketetan, eta [[Putuhepa]]rekin izan zuen gutun bidezko harremanek bake prozesuaren oinarria finkatu zuten.
 
Horrenbeste maite zuen Ramsesek Nefertari [[Abu Simbel]]eko bigarren tenplua eskaini ziola, [[Hathor]] jainkosaren irudipean, non erreginaren irudiak erregearenaren tamaina bera duen, oso ezohikoa Egipton. Zoritxarrez, litekeena da Nefertarik tenplua amaituta ikusi ez izana, Ramsesen erregealdiko 26. urtean hil baitzen, inauguratua izan aurretik. Nefertariren hilobiak, [[QV66]]a, [[Erreginen Harana|Erreginen Haran]] guztian hobekien kontserbatuak dauden margolanak ditu.
 
Nefertariren heriotzak are gehiago handitu zuen Ramsesen bigarren Errege Emazte Handia izan zen [[Isis-Nefert]] edo Iset Ederra, norekin nerabezarotik ezkondua zegoen. Nefertari ez bezala, Isis-Nefert beti itzalean mantendu zen, baina oso bizkorra zela uste da, bere seme-alaba guztiak Estatuko posturik garrantzitsuenetan kokatzea lortu baitzuen. Nefertari eta Isis-Neferten familien artean lehia egon zela ere pentsatzen da, eta lehenaren eta bere seme nagusiaren heriotza Isis-Neferten azpijokoen ondorio izan zirela. Daturik ez dagoenez, soilik balizkoak proposa daitezke.
 
Ez da Isis-Neferten heriotza data ezagutzen, baina Errege Emazte Handi kargua beste emakume batzuekin banatu zuela ezagutzen da. Ramsesek, bere lehen bi emazteez gain, beste bost erregina izan zituen. Dirudienez hauek bere arreba edo alaba Henutmira, [[Maathornefrura]] printzesa hitita (Hattusili III.arekin bakea lortzearen truke ordain bezala erabili zena), Nebbetauy dama (agian Isis-Neferten alaba) eta beste bi alaba izan ziren. Errege intzestua ohikoa zen Egiptoar historian, eta Ramses II.ak ez zuen zalantzarik egin bere bi alaba, bata Nefertarirekin izandakoa ([[Meritamon]]) eta bestea Isis-Nefertekin izandakoa ([[Bint-Anat]]) Errege Emazte Handi garrantzitsuenetakoak bihurtzerako orduan, euren amen ordezko bihurtu zirenak euren postu politiko eta erritualean zein Ramsesen bihotzean behin Isis-Nefert eta Nefertari hil ondoren.
 
== Ramses II.aren seme-alabak ==
Ramsesen seme-alabei dagokienez, 152 behintzat ezagutzen dira. Guzti horietatik honako hauek izan ziren garrantzitsuenak:
[[Fitxategi:Khaemwaset.jpg|thumb|120px|Khaemuaset.<br />British Museum.]]
* Nefertarirekin izandakoak:
** ''Amenhirkhopshef'': Lehena. Baldintza misteriotsuetan hil zen, bere ama hil eta urte gutxira.
** ''Meritamon'': Bere alaben artean laugarrena eta Nefertarirekin izandako lehena. Berak Errege Emazte Handi izaten amaitu zuen, baita Nefertariren ordezkoa ere zeremonia ugaritan, Abu Simbelen inaugurazioan kasu.
** ''Paraheruenemef'' (hirugarren semea), ''Meriatum'' (seigarrena) eta ''Merira'' (hamaikagarrena). ''Hennutauy'' printzesaren aita ere izan zen, honekin ezkondu zelarik baina berau Errege Emazte Handi kargura igo gabe.
 
* Isis-Nefertekin izandakoak:
** ''Ramses'': Faraoiaren bigarren semea eta Ramses II.aren erregealdiaren lehen erdiko gizon indartsuetako bat. Bere anaiordea zen Amenhirkhopshefen antzerako datan hil zen.
** ''Bint-Anat'': Erregearen alaba nagusia. Meritamonekin egin zuen bezala, Ramses Bint-Anatekin ezkondu zen, honek bere ama Isis-Nefert ordezkatuz. Uste denez, gutxienez alaba bat izan zuen, Bint-Anat II bezala ezaguna, hurrengo erregearen Errege Emazte Handi izatera iritsiko zena.
** ''Khaemuaset'', laugarren semea. Ramses II.aren semerik ezagunena da. Ptah jainkoaren Apaiz Goren kargua izan zuen, eta Egipto guztiko gizonik jakintsuenatzat hartzen zen. Azti boteretsu bat zenaren zurrumurrua ere bazegoen. Oso edadetua hil zen, bere aita baino urte batzuk lehenago.
** [[Merenptah]]. Hamairugarren semea zen, baina bere aita oso adin aurreratura iritsi zenez, tronuan honen oinordeko izatera pasa zen. Bere arreba Isis-Nefert II.arekin ezkondua zegoen.
 
== Jainko baten heriotza ==
Ramsesek patu bitxi bat izan zuen: bere bizitza hain luzea izan zen, bere seme-alaba asko hil ondoren ere jarraitu zuela. Ia ehun urtekin hil zen 66 urteko erregealdi baten ondoren, hamaika [[Heb Sed]] jaialdi ospatuz, eta Erregeen Haranean lurperatua izan zen, [[KV7]] hilobian. Bere momia, [[1881]]ean aurkitua izan zena, agure batena da, aurpegi luzanga eta sudur handikoa. Inongo zalantzarik gabe, azken faraoi handia izan zen, bere oinordekorik garrantzitsuenak izan ziren [[Merenptah]] eta [[Ramses III.a]]k [[Kanaan]]en subirautza mantentzeko politika defentsibo bat bete behar izan baitzuten. Ondoren, bere oinordekoen gainbeherak Egiptok bere mugetatik kanpo zuen boterearekin amaituko zuen.
 
Berez, erregealdi luzea, erregeak lehen hogei urteen ondoren izan zuen utzikeriarekin eta eraikuntza ahalegin handiarekin batera, akabua suposatu zuten Egiptorentzat, eta [[Egiptoko Inperio Berria]] hil zorian zegoen.
 
== Bere garaiko testigutzak ==
=== Eraikinak ===
[[Fitxategi:Egypt.Ramesseum.02.jpg|thumb|300px|Ramesseum.]]
[[Fitxategi:Gran speo.jpg|thumb|300px|Abu simbel.]]
Erregeak hiriburua Pi-Ramsesera pasa zuen (Avarisera, deltaren ekialdean)
 
Monumenturik garrantzitsuenak honako toki hauetan daude:
 
* [[Karnak (Egipto)|Karnak]]: Gela hipostilo handia
* [[Tebas (Egipto)|Tebas]], [[Ramesseum]]a, erregearen gurtzarako tenplurik garrantzitsuena
* [[Abidos (Egipto)|Abidos]], tenplua
* [[Abu Simbel]], harrian zulatutako tenplurik handiena, [[Nubia]]n
* [[Menfis]], eraikinak tenpluan
* Hermopolis, tenpluari gehitutako eraikinak
 
'''Erregearen beste tenplu batzuk Nubian''':
 
* Beit El-Wali.
* Gerf Hussein.
* Uadi es-Sebua.
* Derr.
* Aniba.
 
=== Idazkunak ===
Errege hau idazkun askotan aipatzen da:
 
* Hilarriak Libanon
* Hilarria [[Tutmosis I.a]]ren egoitzan Karnaken
* Blokeak eta txatalak Heliopolisen
* Elefantinan aurkitutako blokeak
* Mnevis zezen baten lurperaketa idazkunak
* Idazkunan Nubiako Faraseko tenplu batean
* Harkaitzean grabatutako idazkunak [[Asuan]], [[Sehel]] eta [[Konossos]]en.
 
== Ospea ==
Bere irudia lan ezberdinetan erabili izan da:
 
* Literatura
** [[Percy Bysshe Shelley]]ren ''Ozymandias'' olerkia
** [[Christian Jacq]]en lanak, ''Ramses II.a'', ''Milioika urteen tenplua'', ''Abu Simbeleko dama'', ''Qadeshko gudua'' edo ''Argiaren semea'' kasu.
** ''Antzinaroko gauak'', [[Norman Mailer]]rena
** ''Moises jaio zenean'', [[Joan Grant]]ena
 
* Zinea
** [[Hamar mandamentuak (filma)|Hamar mandamentuak]], [[Cecil B. DeMille]]k zuzendua eta [[Oskar sari]] bat irabazi zuena, non [[Yul Brynner]]rek egiten zuen Ramsesen papera.
** [[Egiptoko printzea (filma)|Egiptoko printzea]], [[Dreamworks]] konpainiaren [[marrazki bizidun]]etako filma.
 
* Ramses II.a deituriko pertsonaiak daude egungo bideojoko eta [[mahai joko]] batzuetan:
** [[Mitos y Leyendas]] mahai jokoan Ramses II.aren karta dago karta sortan, ''Raren Domeinuak'' sailaren zati delarik, ''Bigarren Aroa'' deiturikoan.
** [[Nabuko|Nabuko Jeneralak eta Konkistatzaileak]] izeneko historia eta estrategiazko joko didaktiko sailean, Ramses II.ak garai guztietako beste 47 pertsonaia handiri aurre egin diezaieke, horien artean [[Napoleon Bonaparte]], [[Julio Zesar]], [[Ezkipio Afrikarra]], [[Simon Bolivar]], [[George Washington]], [[George Patton]] eta [[Georgi Zhukov]] beste batzuen artean.
* Watchmen izeneko komiki eta filmean, Ozymandias pertsonaia (Adrian Veidtek eginiko papera), Ramses II.aren lanaren mireslea da.
 
== Bibliografia ==
* James, T.G. (2002). Ramesses II. White Star Publishers. ISBN 88-8095-826-7.
* Freed, Rita E. (1987). Ramses II, The Great Pharaon and his Time (Catálogo de la exposición en Denver Museum of Natural History. Natl Book Network. ISBN 0-911797-81-5.
* Lalouette, Claire (1985). L´empire des Ramsés. Fayard.
* Lalouette, Claire (1994). Memorias de Ramses el grande. Critica Editorial. ISBN 84-7423-680-0.
* Desroches Noblecourt, Christiane (1998). Ramsés II. La verdadera Historia. Ediciones Destino, S.A. ISBN 84-233-3032-X.
* Kitchen, K.A. (1997). Pharaoh Triumphant, The Life and Times of Ramesses II. The American University in Cairo Press. ISBN 977-424-226-2.
* Menu, Bernardette (1988). Ramses II: Soberano de soberanos. Ediciones B. Grupo Zeta. ISBN 84-406-8828-8.
* Gardiner, Alan (1976). Kadesh Inscriptions of Ramesses II. Griffith Institute. ISBN 0-900416-03-3
 
== Ikus, gainera ==
[[Menfiseko Ramses II.aren kolosoa]]
 
== Kanpo loturak ==
* {{commons}}
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Ramses I.a]]
164

edits