Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
 
== Motak ==
Malerrekako hizkeran bi multzo bereizten dira. Batean, [[Ezkurra ibaia]]ren goi arroan, ''esan'' aditza ''san'' esaten da; bestean, ''esan'' aditza ''erran'' esaten da. Multzo bi horien arteko muga [[Saldias]] eta [[Zubieta (Nafarroa)|Zubieta]] artean, eta [[Saldias]] eta [[Beintza-Labaien]] artean dago.
 
=== ''san'' (esan) ===
 
=== ''erran'' ===
* [[Ezkurra ibaia]]ren behe arroan mintzatzen dena: [[Zubieta (Nafarroa)|Zubieta]], [[Ituren]], [[Elgorriaga]], [[Doneztebe]], baita Ezkurra ibaiaren haranaz bestalde dauden [[Beintza-Labaien]], [[Urrotz]], [[Oitz]], [[Donamaria]] eta [[Legasa]] herrietan ere.
* [[Bertizarana]]n mintzatzen den hizkera. [[Baztan]] eskualdeko hizkeraren eragina du.
* [[Sunbilla]]n mintzatzen den hizkera. [[Bortziri]] eskualdeko hizkeraren eragina du.
=== Ezaugarriak ===
* Malerrekako euskaran [[hika]] tratamendua gaur egun bizi-bizirik eta oso sendo mantentzen da.
* ''san / erran'' (esan): [[Malerreka]]n ''san'' (esan) eta ''erran'' hitzen arteko bi eremuen banaketa dago. [[Ezkurra]], [[Eratsun]], [[Saldias]] udalerrietan, hots, [[Ezkurra ibaia]]ren goi [[arro]]an, ''esan'' aditza ''san'' ebaki ohi da, adibidez: ''Esango diot > Sanen diot'', [[Leitzaldea]] ([[Leitza]] eta [[Goizueta]]), [[Larraun]] (hedadura gehienean) eta [[Ultzamaldea]] ([[Igoa]] eta [[Beruete]]) eskualdeko euskararen eraginez. Aldiz, [[Zubieta (Nafarroa)|Zubieta]] eta [[Beintza-Labaien]] udalerrietatik aurrera gainerako Malerrekako udalerri guztietan, hots, [[Ezkurra ibaia]]ren behe arroan, ''esan'' aditza ''erran'' esaten da, adibidez: ''Esango diot > Erranen diot'', [[Bortziri]] eta [[Baztan]]go euskararen eraginez. Hortaz, ''san'' («esan») eta ''erran'' aldaeren arteko muga [[Saldias]], [[Zubieta (Nafarroa)|Zubieta]] eta [[Beintza-Labaien]] udalerrien artean dago.
* "J" hizkia "y" ahoskatzen da. ''Joan duk > Yon dok'' edo ''Yun dok'', ''Joaldunak > Yoaldunak''. ([[Larraun]]-en kasu ez)
* Aditz molde bereziak dituzte. Adibidez: ''Ez dut > Eztot, Hitz egin > Yolasin'' (Jolas egin/Solas egin), ''Irikita > Irikie, Itxita > Itxie''.