Izu Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
7. lerroa:
Salbamendu Publikorako Batzordeak eta Segurantzarakoak kudeaturiko Bigarren Izu horretan, berdintasun soziala helburu zuten lege ekonomikoekin batera, kontrairaultzaileen aurkako errepresioa hedatu zen [[Frantzia]] osora (Parisko Auzitegi Iraultzailea, Departamentuetako Auzitegi Kriminalak, Batzorde Militarrak). Gizarte-maila guztietatik auzipetu zuten jendea: nobleak, apaizak, militarrak, erregeren aldekoak, espekulatzaileak, ondasun-biltzaileak. Guztira, 17.000 pertsonak galdu zuten bizia auzien ondorioz eta 25.000 inguruk auzirik gabe (altxatuak, legez kanpokoak, Frantziara itzulitako erbesteratuak).
 
Aurreneko oldarrean girondarren buruzagiak eta [[Maria Antonieta]] erori ziren (1793ko urrian). Gero, armada iraultzaileen garaipenak zirela eta, [[heriotz-zigor]]rak urritu ziren, baina [[1794]]ko udaberrian berriro abiatu ziren, aginpideari eusteko bitarteko gisa oraingoan ([[Hébert]]en jarraitzaileak, [[Danton]]en aldekoak). [[1794]]ko maiatzean departamenduetako auzitegiak kendu eta auzi guztiak Parisko auzitegira igarotzearekin batera Izu Handia deiturikoa abiarazi zen; auzipetuen garantiak ezabatu ziren (ekaina) eta 1794ko uztailaren 27 bitartean 1.300 pertsona baino gehiago gillotinatu zituzten. Data hartan, Izuaren antolatzaile batzuek moderatuekin elkarturik Robespierre eta bere jarraitzaileak ([[Couthon]], [[Saint Juste]]) aginpidetik kanpora egotzi zituzten; [[Berolisko konbentzioaKonbentzioa]]k amaiarazi zuen Izu garaia, Robespierre eta haren lagunak hilarazita.
 
== Erreferentziak ==