«Jerusalemgo tenplua»: berrikuspenen arteko aldeak

t
t (79.157.188.72 wikilariaren aldaketak ezabatuz, PereBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Tenplua bera, [[Biblia]]k ematen duen deskribapenaren arabera, eraikin luze eta nahiko estua zen, luzetaranzko ardatz batean, Ekialde-Mendebalde norantzan jarria. Eraikinak, 30 metroko barne luzera izango zuen, 10 metroko zabalera eta beste 10 metroko garaiera. Bere dimentsioak, beraz, jauregi-kapera baten antzekoagoak ziren, gurtza kanpoaldean egiten baitzen. Bere sarreraren alboetan, ''Yajin'' eta ''Boaz'' izeneko bi zutabe eraiki ziren. Apaizak eta erregea, tenpluan, urreztaturiko [[ate]] handi batetatik sartzen ziren, 10 metroko altuera eta 4ko zabalera zuena. Ate horren atzean, sarrerako [[atondo (tenpluak)|atondoa]] zegoen, ''Ulam''a. Atondo honen ondoren, gela nagusia zegoen, ''Heijal'' edo Santua, [[leiho]] garai batzuen bidez argiztatua. Zabalerak eta luzerak, 1:2ko proportzioa zuen. Horrek, Heijalaren oinplanoa, karratu bikoitz batez osatua zegoela esan nahi du. Harrizko forjaketa, [[zedro]] zurezko zola batekin estali zen. Heijalaren [[horma]]k, zedro xaflekin estali ziren, [[Libano]]ko mendietatik ekarri zirenak, forjaketaren [[habe]]en material berbera.
 
Hirugarren gela, ''Devir'', ''Kodesh Hakodashim'' edo Santuen Santua ({{lang|la|''sancta sanctorum''}})a, atzealdean zegoen, Heijala baino maila goragoan eta bertara, eskailera batetik igoz bakarrik hel zitekeen. Devirrak, [[kubo]] baten forma zuen eta bere neurriak 10x10x10 ziren, eta honen erdian, [[Itun Kutxa]] kokatu zen. Hau, kutxatzar handi bat zen, [[akazia]] zurez egina, [[urre]]zko xaflekin estalia eta, izkinetan, lau eraztun zituela bertan, arka bera garraiatzeko haga batzuk jartzen zirenak. Arkaren barnean, [[Legearen Harlauzak]] gorde ziren, Jainkoak berak Moisesi emandakoak. Harlauza honetan, [[Hamar Manamenduak]] idatzi ziren, Jainkoa eta Israelen arteko konexio gisa balio zutelarik.
 
Judutar herriaren Irteeraren garaian, Kutxa Tabernakuluan gordeta zegoen, azkenik, [[David]] erregeak Jerusalenera ekarri zuena. Jainkoaren boterea jada egiaztatua izan zen Kutxaren bidez, [[Jeriko]]ren harresiak, judutarrak, haren aurretik Kutxarekin igaro zirenean.
 
Eraikina [[Moria]] mendian kokatu zen, David erregearen garaian 40x100 metroko tontor bat zuena. Salomonen erregealdian, handitu egin zen. Baina [[Herodes]] errege asmonearraren garaian izan zen bere azalera 500 metroko luzera eta 300eko zabalera zuen zelaigune bat eratzeraino handitu zena. Tenpluaren barne patioa, zedro zurezko habeekin estalitako hiru harri geruzez osatutako harresi batekin inguratu zen. Barne patio honetan, [[erromes]]ak eta jarraitzaile masak sar zitezkeen, baina, tenpluaren santutegira, [[Apaiz nagusi (judaismoa)|apaizak]] eta erregea baino ezin ziren sartu. Jerusalengo Tenpluaren eraikuntza, Salomonen erregealdiaren gertaerarik garrantzitsuena izan zen. Honi esker, bere izena, bera hil eta 30 mendetara ere gogoratzen da. Jada Biblian, tenpluak, Salomon erregea agertzen zen idazki gehienak hartzen zituen. Bere ospea, denboraz gaindikoa da, eragin handia izanez [[El Escorial monasterioa]] edo KonstantinopolisekoKonstantinopolisko [[Hagia Sofia]] bezalako eraikinen eraikuntzan.
 
Salomon hil ondoren, tenpluak profanazioak jasan zituen, ez bakarrik inbasioekin, baita, siro-feniziar jainkoen sarrerarekin garai batzuetan eta hainbat alditan bakarrik berritu zen, [[Ezekias]] eta [[Josias]]en erregealdietan bezala. Azkenik, [[Nabukodonosor II.a]] errege babiloniarrak deuseztu zuen [[K.a. 587]]. urtean. Honek, gainera, Judako Erresumako biztanleen zati handi bat kaldear lurraldetara eraman zuen preso.
181.131

edits