«Txakur»: berrikuspenen arteko aldeak

4.238 bytes added ,  Duela 7 urte
t
88.2.203.49 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Savh wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (88.2.203.49 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Savh wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
{{taxotaula automatikoa
ola[[Kategoria:Txakurrak]][[Kategoria:Etxeko animaliak, hazteko animaliak eta abereak]]
| name = Txakurra, ora
| image = Pastor vasco m 14months loby 3018.jpg
| image caption = [[Euskal artzain txakurra]]
| taxon = Canis lupus familiaris
}}
'''Txakurra''' edo '''ora'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua «or»], Euskaltzaindiaren ''Hiztegi Batua''.</ref> (''Canis lupus familiaris'') [[ugaztun]] [[haragijale]] bat da, [[Carnivora]] ordenakoa. Txakurrak [[otso]]etatik (''Canis lupus'') etxekotu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez, nahiz eta ebidentzia genetiko batzuek duela 150.000 urteraino luzatzen duten abere bihurtzea.
 
Denbora honetan txakurrek bariazio handia izan dute. Batzuk txiki-txikiak dira (adibidez, [[chihuahua]]) eta beste batzuk handi-handiak ([[Argentinako dogo]]a). Hainbat koloretako txakurrak daude, eta erabilera anitzetarako: artzain txakurrak, ehiza txakurrak, etxeak zaintzeko txakurrak...
 
Herrialde gehienetan txakurrek laguntasuna baino ez dute ematen, baina leku askotan lana ere egiten dute. Kirolean ere parte hartzen dute. Herrialde batzuetan txakurrak animalia zikintzat jotzen dira; beste batzuetan, haragitarako hazten dira.
 
== Etologia ==
 
Txakurrak hamar hilabete betetzen dituenean bere [[eskola]]ratze adina heldu dela esan daiteke. Momentu horretan, bere kume aroa bukatzear dago eta heldua den garairako prestatu behar du gizakiak. Eskolaratze hau, oso garrantzitsua da bere [[bizi]]tza era egoki batean garatzeko. Prozesu hau hasi baino lehen, bere eguneroko bizitzan bizi izandako esperientzia positibo nahiz negatiboak premia handikoak izango dira, bere ikasketa prozesu hau errazteko edota sailkatzeko. Ordura arte, animalia ez da inoiz derrigortu ezer egitera, hau da, bakean utzi zaio eta jolasaren truke ez zaio ezer eman.
 
Baina une horretatik aurrera, taldearen barruan bere lekua zein den ikasi behar du. Hots, hortik aurrera ez du [[katu]]en atzean ibili behar, bere jabearen ondoan geratuz, bai zutunik, bai jesarriz, bere abiaduran ibili tiratu gabe, eta hainbat gauza gehiago. Txakurra,ordea, ez dago aginduetara ohituta eta ez du ohitu nahi.
[[Fitxategi:Zuri txakurra 1.JPG|thumb|300px|left|''Epagneul bretoi'' arraza.]]
Prozesu hau oso zaila eta luzea izan daiteke, baina ezinbestekoa dela baiezta daiteke. Ikasketa hau garatzeko, badaude hainbat ariketa, eta txakurrak ahalik eta azkarren ikas dezan, [[janari]]a eta [[jolas]]a erabiltzen dira eskola bukaeran, sari bezala. Honekin, berak jakingo du ondo egitearen ondorioz saria eta jabearen poza izango direla.
 
Animaliaren bezaketa (etxekotzea), txakur orekatu bat izatea du helburu.
 
Aipatzekoa da [[Euskal Herria]]n, orain arte ez dela [[etologia]] batere zabaldurik egon beste herrialde batzuekin alderatuz. Beste herrialde askotan, oso murgilduta daude gai honen inguruan eta txakurra [[familia]]ren barnean beste kide bat da bere osotasunean, bai dendetara joateko, bai jatetxera joateko, eta abar.
 
== Txakurra eta gizakia ==
 
Txakurra gizakiaren jarduera ekonomikoetan laguntzaile moduan erabili ohi da, bereziki [[artzaintza]] lanetan, abereak gidatu eta beste piztiengandik babesteko. Defentsarako eta zelatari moduan ere erabiltzen dira; horrela, ohikoa da etxe aurrealdeetan txakurra lotuta edukitzea pertsona arrotzen etorreraz ohartaraztekoeta polizia-lanetan. Itsuak eta beste gaigabetuak laguntzeko ere erabiltzen dira, itsuen kasuan kaleetan zehar mugitzen eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen kasuan gauzak garraiatzen. Polizia lanetan ere erabili dira, horien usaimen zorrotzari esker droga ilegalak, lehergailuak eta bestelako substantziak hautemateko gauza baitira.
 
== Esaerak ==
* ''Txákurrak buztana ógiagatik erabiltan du''<ref>[[Jose Estornes]] (1968). ''[[Erronkariera|Erronkari'ko uskara]]'', Auñamendi.</ref>
* Gaur txakurren eguna egiten du
 
== Euskal Herriko bertako txakur arrazak ==
* [[Enkarterriko billano]]a eta [[Enkarterriko billanuko|billanukoa]]
* [[Euskal artzain txakurra]]
* [[Kantauriko ur-txakurra]]
* [[Nafar artzanora]]
* [[Nafarroako eper txakurra]]
* [[Pirinioetako mendiko zakurra]]
* [[Euskal erbi txakurra]]
* [[Piriniar ardi txakurra]]
* [[Landetako Labrit txakurra]]
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
{{wikiztegia|txakur}}
 
{{erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Txakurrak]]
ola[[Kategoria:Txakurrak]][[Kategoria:Etxeko animaliak, hazteko animaliak eta abereak]]
 
{{NA lotura|ca}}
{{NA lotura|ml}}
{{NA lotura|no}}
158

edits