«Bernart Etxepare»: berrikuspenen arteko aldeak

t
83.213.165.10 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Marklar2007 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
(Tonto bat da.)
t (83.213.165.10 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Marklar2007 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
{{Biografia infotaula oinarria
* Tonto bat zen.
| izena = Bernart Etxepare
| irudia =
| oina =
| izen osoa = Mosen Bernart Etxepare
| ezizena =
| jaiotza data = [[1480]]
| jaiotza hiria = [[Duzunaritze-Sarasketa|Sarasketa]]
{{EH-NB|1}}
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
| heriotza data = [[1545]]
| heriotza hiria = ????
| heriotza herrialdea = ????

'''Bernart''' (Bernat edo Beñat) '''Etxepare'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[Duzunaritze-Sarasketa|Sarasketa]], [[1480]] - [[1545]]) [[euskara]]zko lehen liburu inprimatuaren idazlea izan zen.

== Bizitza ==
[[Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko]] [[Donibane Garaziko Kantonamendua|Garaziko]] eskualdekoa zen. [[Duzunaritze-Sarasketa|Sarasketan]] jaio zela uste da, [[XV. mendea]]ren azken hamarkadetan ([[1480]]an ?), eta bizitza gehiena ere Garazi aldean eman zuen, [[Eiheralarre]]ko erretore eta [[Donibane Garazi]]ko bikario izan baitzen.

[[Nafarroa|Nafarroako erreinuan]] [[1512]]tik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizitzea egokitu zitzaion. Agiriak badira frogatzen dutenak [[1516]]an, [[Henrike II.a Nafarroakoa]]k, [[Fernando II.a Aragoikoa]] erregearen kontra, Donibane setiatu zuenean Etxepare han zela. Poema batean azaltzen duenez, preso egon zen [[Biarno]]n Nafarroako erregearen mende, seguraski Gaztelako erregearen alde egin zuelako. Atxilotzearen arrazoiak ez daude oso garbi: batzuen iritziz, garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatuko zioten. Beste batzuek, ordea, arrazoi politikoak bainoago, moralak izango zirela uste dute.

Hala ere, Etxeparek ozenki aldarrikatu zuen bere errugabetasuna. Harez gero, bere poema liburua idatzi zuenean, argitaratu zioten. Sasoi hartarako ez zen gutxi, [[euskara]]zko lehenbizikoa zela kontuan izanik. [[Bordele]]n plazaratu zen [[1545]]ean liburua, ''[[Linguae vasconum primitiae]]'' izenburuarekin. Tituluan bertan, hitzaurrean eta amaierako poemetan agerian uzten du Etxeparek lehen [[euskal idazle]]a dela. Euskarari "kanpora, plazara dantzara" irteteko agintzen dio, eta euskaldunek ere bide berriak urra ditzatela nahi du, moldiztegiaren bitartez, euren burua erakutsiz.

Amaierako kontrapasaren hasierak honela dio:

:''Heuscara ialgui adi campora''

:''Garacico herria''

:''Benedica dadila''

:''Heuscarari eman dio''

:''Behar duyen thornuya.''

:''Heuscara''

:''Ialgui adi plaçara''

:''Berce gendec vste çuten''

:''Ecin scriba çayteyen''

:''Oray dute phorogatu''

:''Enganatu cirela.''

:''Heuscara''

:''Ialgui adi mundura''

== Linguae vasconum primitiae ==
[[Fitxategi:Lingue vasconum primitiae.gif|thumb|200px|''Linguae vasconum primitiae'' liburuaren azala.]]
Hamabost poemaz osatutako bilduma bat da, 52 orrialde guztira, eskaintza moduko hitzaurre labur batekin. Lehenengo poema luzean gai erlijiozkoa darabil, hurrengo hamaiketan amodiozkoa<ref>René LAFON: "Sur la versification de Dechepare", ''BRSVAP'' 13 (387-393), 1957.</ref>, sarri gordintasun betean azaldua. Hamahirugarren poema autobiografikoa da (kartzelako egonaldia), eta azken bietan euskararen goraipamena egiten du, lehen aldiz inprimategira eramaten zelako bozkarioz betea. Euskara Garazikoa da ia oso-osorik, eta neurkerari dagokionez, gehienetan, 15 silabako bertso-lerro luzeak ontzen ditu bi ataletan banatuak. Bertso-moldea eta gaien erabilera herrikoia da erabat, eta antz handia du lirika herrikoiarekin.

Zenbaitek [[Hitako artziprestea]]ren eta Etxepareren arteko kidetasuna nabarmendu du. [[Villasante]]ren arabera, ''“Quien lee a Dechepare y conoce por otra parte a otra gran figura de la literatura castellana medieval, al famoso arcipreste de Hita y su Libro del Buen Amor, no se puede resistir a la idea del gran parecido o analogía que existe entre ambos. El arcipreste de Hita canta en su libro los dos amores, el amor bueno o de Dios, pero canta y describe también, y en forma bien libre por cierto, el amor malo o mundano. Lo mismo viene a hacer Dechepare”''<ref>Luis VILLASANTE: Historia de la Literatura Vasca. Arantzazu, 1979.</ref>. Baina, eraginei dagokienez, ezin dira ahaztu beste zenbait poeta ere, [[François Villon]], [[Clément Marot]] eta [[Proventza]]ko [[trobadore]]ak esaterako.

Etxepareren lana [[Patxi Altuna]]k honela laburbildu zuen: ''“Tradizio luze baten ondorengoa da, noski, gure poeta, ez batbatean sortu eta erpina jo duen bertsogintza dotore eta bikainaren fruitua. Lehenagokorik ez dugu ezagutzen, baina izan zuen nahitaez. Horrelako poetarik eta batez ere horrelako bertsogintzarik ez da sortzen, ezin daiteke sor, goizetik gauera. Hori egia. Baina aldi berean Etxepareren ondorengoen artean gure poetak bezalako bertso eder, zailu eta apainik —formaz ari bait naiz—, 4/4//4/3 eskemari harenak bezain hertsiki loturik, aho hizkeraren hitz andanei hark adina begiramen izan dienik, hitz batez esateko, egunoroko euskarari harkbezain bortxa gutxi eragin dionik, nekez aurki daiteke; gauzak diren bezala esateko, nekez aurkitu bakarrik ez; ez da erabat, nik ez dut bederen ezagutzen, gerokoen artean puntu horretan haren kidekorik. Ziburuko Etxeberriri, bakarra aipatzeko, alde izugarria kentzen dio. Eta hau ere tradizio hari baten, luzeagoaren, seme zen, noski. Badu Etxeparek, beraz, lehendik hartuari bere aldetik erantsi dion balio, gaitasun eta dohain franko ere; badu, agian, berari bakarrari, bere etorriari, goi argi edo goi arnasari, dagokion alderdirik ere. Tradizioari asko zor dio haren bertsogintzak, baina hark euskal bertsogintzari ekarria ere ez da inola urri izan”''<ref>Patxi ALTUNA: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/6756.pdf ''Linguae Vasconum Primitiae de Bernard Etxepare''. Edizio Kritikoa.] Euskaltzaindia.net</ref>.

== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}

* ''[[Linguae vasconum primitiae]]''
* [[Euskal literatura]]
* [[Nafarroa Behereko idazleak]]
* [[Etxepare Euskal Institutua]]
* [[Mosen Bernat Etxepare 1545]] diskoa [[Oskorri]]rena ([[1977]]).

== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/28}}
{{ lur | data=2012/10/01}}
{{erreferentzia_zerrenda}}

== Kanpo loturak ==
* [http://www.vc.ehu.es/gordailua/Etxepare_1.htm ''Linguae vasconum primitiæ'' testu osoa] {{eu}}
* [http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=narr69 ''Beñat Dardo'' nobela osoa] {{eu}}
* [http://www.badok.info/diskoa.php?id_disko=696&id_artista=1 Mosen Bernat Etxepare 1545] diskoaren datuak [http://www.badok.info/badok badok] webgunean (hitzak, abestien datuak, Sautrela kanta entzungai...)

{{Bizialdia|1480ko|1545eko|Etxepare, Bernart}}
164

edits