Frisia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Frisians.png|thumb|right|260px|Frisiaren hedadura.]]
'''Frisia'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2008-05-30|izenburua= 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak}}</ref> ([[mendebaldeko frisiera]]z: ''Fryslân''; [[iparraldeko frisiera]]z: ''Fraschlönj, Freesklöön, Freeskluin, Fresklun'' edo ''Friislön'Friesland'; [[ekialdeko frisiera]]z: ''Fräislound'' edo ''Freesland''; [[aleman]]ez eta {{lang-nl|Friesland}}; {{lang-da|Frisland}}) Ipar Itsasoaren hego-ekialdeko ertzean kokaturik dagoen eskualde bat da, [[frisiar etnia]]ren bizilekua dena. [[Frisiera]] [[ingeles]]ari estuki lotutako hizkuntza talde bat da. Gaur egungo [[Herbehereak|Herbehereetako]] ipar-mendebaldetik, [[Alemania]]ko iparraldeko kostalde osoan eta [[Danimarka]]ren ertzeraino hedatzen da.
 
Ipar itsasoaren ertzean, Holandako ([[Mendebaleko Frisia]], [[Frisia (probintzia)|Frisia]] eta [[Groningen (probintzia)|Gröningen]]), Alemaniako ([[Aurich]], [[Jeverland]], [[Saterland]], [[Wurstener]] eta [[Iparraldeko Frisia]]) eta Danimarkako (hego-mendebaleko eskualde txiki batean) estatuetan banatua dago. 13.030 km2 eta 2.000.000 biztanle inguru. Hiriburua: [[Ljouwert]] ({{lang-nl|Leeuwarden}}, 84.966 biztanle). Hiri nagusiak: Grins (Gröningen), [[Emden]], Aurich, Hüsem ([[Husum]])
{{zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Frisia]]
== Hizkuntza==
Bertoko hizkuntza ''friesisch'' edo [[frisiera]] da (biztanleriaren % 20 mintzo da frisieraz). Frisiarrek kultura eskubide batzuk badituzte Holandako estatuan ([[hizkuntza ofizial]]a da frisiera lehen mailako eskolan); Alemanian ez zaie inolako ofizialtasunik onartzen eta Danimarkan (1.000 frisiar inguru) hizkuntza eskubide indibidualak onartzen zaizkie.
 
== Historia ==
Historiaurreko garai zehaztugabe batean finkatu ziren tribu frisiar germaniarrak (saxoien hurbilekoak ziren) Ipar itsasoko bazterretan, [[Rhin]] eta [[Ems]] ibaien bokaleen arteko lurretan, eta bertatik ohildu zituzten hango herri zeltak. Itsasoak hartutako padura lurralde zabalak ziren haiek garai hartan. K. a. I. mendearen bukaeran azaldu ziren [[Antzinako Erroma|erromatarrak]] ([[Druso Germaniko|Druso]], K. a. 12) eta hauen mendean egon ziren [[anglo]]ak eta [[saxoi]]ak iritsi arte (IV-V. mendeak). Frankoek hartu zituzten lurralde haiek V. mendean (Mendebaldeko Frisia eta Gröningen) eta [[Karlomagno]]ren garaian (VIII. mendea) hasi ziren kristautzen. 925. urtetik aurrera, [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako inperioaren]] barnean geratu zen Frisia eta [[karolingiar]] dinastiaren bukaeran hirutan banatu zen lurraldea: Mendebaldeko Frisia (Rhin ibaiaren bokaletik [[Zuiderzee]]raino), Erdialdeko Frisia (Zuiderzeetik [[Lauwers]]eraino) eta Ekialdeko Frisia (egungo Gröningen). Hurrengo mendeetan, [[Holandako konderria|Holandako]] eta [[Flandriako konderria|Flandesko kondeen]] mendean geratu zen Mendebaleko Frisia, eta [[Utrecheko apezpikutegia]]ren manupean Ekialdeko Frisia edo Gröningen aldea. Erdialdeko Frisiak, ordea, luzaroan eutsi zion independentziari eta ez zuen sekula [[feudalismo]]a onartu bertan. Erdi Aroan, bere administrazio, ekonomia eta lege erakundeak izan zituzten frisiarrek, Germaniako inperioko lurralde zen arren. Erdi Aroaren bukaeran galdu zuen Erdialdeko Frisiak aurreko distira hura eta Mendebaleko Frisiaren bide beretik abiatu zen. [[Erreforma Protestantea|Erreformaren]] garaian, [[protestantismo]]aren bidea hartu zuten frisiarrek. 1498. urtean, [[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano I.ak]] Saxoniako dukearen esku utzi zuen Frisia, baina frisiarrek ez zuten onartu eta egotzi egin zuten bertatik Saxoniako dukea. 1524ean, Karlos V.ak bereganatu zituen Frisiako mendebaldeko lurrak eta, ondoren, [[Habsburgo]]ko etxearen eskuetara igaro ziren, Burgundiako lurraldearekin batera. Frisia Herbehereekin batera borrokatu zen [[Espainiako koroa]]ren aurka eta Holandako historian murgildu zen 1579. urtetik aurrera. Ekialdeko Frisia konderri bihurtu zen 1454ean eta 1744. urtean hartu zuen beretzat Prusiako erresumak. XIX. mendetik aurrera, ospetsu egin da [[Frisiar behi|Frisiako behi]] azienda. Azkenaldi honetan biziki indartu dira Frisiako hizkuntzaren eta kulturaren aldeko ekinaldiak.
 
== Erreferentziak ==
{{Lur|data=2014-3-17}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
[[Kategoria:Frisia| ]]
[[Kategoria:Zatitutako eskualdeak]]