«Joan Ignazio Iztueta»: berrikuspenen arteko aldeak

 
Bigarren aldiz alargundu eta 1828an hirugarrenez ezkondu zen, Asunción Urruzola [[zizurkil]]darrarekin. Donostiako Lur Ateko zaindaria izan zen garai hartan, eta kartzelako [[alkaide]] ere izan zen. Bere lanetan euskararen alde eta dantzen alde jardun zuen, orduko dantzen kontra aritzen ziren apaizekin eztabaidan sartuta. Horren lekuko da Juan Jose Mogeli idazten dion gutuna, Frai Bartolome Santa Teresaren kontra: ''Carta eguiten diona D. Juan Ignacio Iztuetac apez D. Juan Jose Mogueli, aita beacurtsu fraile Santa Teresacoac Plauto euskaldunaren icenarequin izquidatu duen obrachoaren gañean. Ceña arguitaratu duen Moguel berac'' (1829)''.
 
Gazteleraz poesia anonimoren batzuk ere idatzi zituen, Elias Legarda, [[Claudio Antón de Luzuriaga|Luzuriaga]], [[José Manuel Collado|Collado]] eta beste zenbait oligarka donostiar ezagunen aurkako poema satirikoa kasu (''Una docena de banderillas de fuego al compadre Legarda''):
 
''Yo soy en Guipúzcoa ''
 
''un erótico duende''
 
''que todos miran,''
 
''y nadie entiende.''
 
''(...)''
 
''En fin, Don Elias''
 
''cuidar el cogote,''
 
''pues, si se descuida,''
 
''andará el garrote.''<ref>http://www.iztueta.com/index.php/bibliografia-mainmenu-594/iztuetaren-lanez/537-b-96959115</ref><ref>http://www.iztueta.com/index.php/bibliografia-mainmenu-594/iztueta-bizia/645-g-26032798</ref>
 
Bizitzako azken urteak [[Zaldibia]]n pasa zituen, gazteei dantzak irakasten eta bere lanik garrantzitsuena, ''Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia'' (hil ondoren, 1847an, argitara emana), idazten. Liburua bi zatitan banatuta dago: lehen zatian orduko Gipuzkoako ohiturak, bizimodua, animaliak, landareak, ibaiak eta abar deskribatzen ditu; eta bigarrenean, berriz, Zaldibiako batxillerraren ''Suma''-ri jarraituz, eta Zamacolaren ''Historia de las naciones vascas'' plagiatuz, gipuzkoarren gudu eta gatazken kontaketa bat egin zuen. [[Gipuzkoako historia]] horretan ematen du bat-bateko [[bertsolaritza]]ri buruz ezagutzen den lehen berri historikoa: [[Billabona]]n [[1802]]an 4.000 entzuleren aurrean bi bertsolarik egindako saio luze baten aipamena.
Anonymous user