Cuerda Larga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
9. lerroa:
Guadarrama mendilerroko tokirik garaienetako bat da, 2100 metro baino gehiagoko altuera mantendu bat baitu. Tontorrik altuena [[Cabezas de Hierro]] deritzenak dira, bere 2383 metroko altuerarekin Guadarrama mendilerroko bigarren mendirik garaiena delarik. Cuerda Largaren ipar aurpegian [[Lozoya harana]]ren goiko zatia dago, eta hegoaldeko aurpegian [[Manzanaresen zintzurra]], [[La Pedriza]], kirol eta paisaia intereseko toki bat dena, eta [[Hueco de San Blas]] hedatzen dira. Mendi adar honek iparraldean duen [[Lozoya ibaia]]ren eta hegoaldean duen [[Manzanares ibaia]]ren arroak banatzen ditu, bi ibai hauek [[Jarama ibaia]]ren ibaiadarrak direlarik.
 
Cuerda Largatik ekialdera [[Morcuera mendizerramendilerroa]] dago, mendigune baxuago bat, eta antzeko orientazioa duena. Aipaturiko mendigune hau [[Morcuera mendatea]]n hasten da. Cuerda Largaren mendebaldeko muturrean, [[Bola del Mundo]]n, [[Sierra de los Porrones]] izeneko mendigune bat hasten da, hegoekialderantz orientatua dagoena. Altuera galtzen du aipaturiko norantzan aurrera egin ahala.
 
Cuerda Larga osatzen duten mendiak, mendebaldetik ekialdera ordenatuak, honakoak dira: