Gipuzkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
56. lerroa:
Gipuzkoan, Euskal Herriko gainerako herrialdeekin alderatuta, [[ibai]]ek ibilbide laburra eta [[arro hidrologiko]] txikia dute, iturburuak sortzen diren mendiak [[itsaso]]tik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, [[euri]] asko eta sarria egiten baitu.
 
Ekialdetik mendebalderantz, lehen ibaia [[Bidasoa]] da, iturburua [[Nafarroako Foru Erkidegoa|Nafarroan]] duena 710 m-ko garaieran. Gipuzkoan [[EndarlatzaEndarlatsa]]n sartu eta 9 km egiten ditu [[Lapurdi]]rekin mugan. Ibaian gora ibar estua da, itsasoratze aldean zabalduz eta [[Hendaia]], [[Hondarribia]] eta [[Irun]] kokatzen diren eremu laua sortuz. Itsasoratzean [[Txingudiko metropoli-eremua|Txingudi]] badia dago, [[Hondarribia (hondartza)|Hondarribiko]] eta [[Ondarraitz hondartza|Ondarraitz]] hondartzek itsasotik babesten baitute.
 
[[Oiartzun ibaia]] 15 km luze den ibai laburra da, [[Aiako Harria]]n jaio, [[Errenteria|Orereta]] igaro eta [[Pasaia]]ko badian isurtzen dena. Malda handiko ibaia da (milako 45,3) eta, horregatik, hondar kopuru handia garraiatzen du eta badiara eramaten.