Dao De Jing: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Tao Te Txing''', '''Daodejing''' edo '''Dao De Jing''' ({{lang-zh|t=道德經}}, 道 ''dào'' "bidea"; 德 ''dé'' "birtutea"; 經 ''jīng'' "klasikoa" edo "testua"; {{ahoskera|Chinese-TaoTeChing.ogg}}), batzuetan [[Laozi]] gisa ezaguna, [[Txina]]ko testu klasiko bat da. Tradizioak dio Laozik idatzi zuela (edo Lao Tzu, "Irakasle Zaharra") [[K. a. VI. mende]]an, [[Zhou dinastia]]ko iskribaua. Testuaren benetako egiletza eta data edo biltze-lana oraindik eztabaidagai dago, nahiz eta ezagutzen den bertsiorik zaharrena [[K. a. IV. mende]]koa den.
 
Testua oinarrizkoa da [[Taoismo]]aren (''Daojia'', {{lang-zh|t=道家|p=Dàojiā}} edo ''Daojiao'', {{lang-zh|t=道教|p=Dàojiào}}) [[filosofia]]n eta ezagutza [[erlijioso]]an eta beste eskola batzuetan eragin handia izan du, hala nola [[Legalismo]]an, [[Konfuzianismo]]an eta [[Txinako Budismo]]an, herrialdera sartu zenean Taoismoaren hitzak eta kontzeptuak hartu baitzituen gauzak azaltzeko. Txinako artista ugari, poetak, margolariak, kaligrafistak edo lorazainak izan Tao Te Txing liburua erabiltzen dute inspirazio iturri gisa. Bere influentzia handia da [[Asiako Ekialdea]]n eta munduko liburu itzulienen artean dago.