Latin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
→‎Historia: Lehen deklinabideko izen gehienak femeninoak dira, ez maskulinoak.
24. lerroa:
Erromatarren jatorrizko hizkuntza [[latin]]a zen. Alfabetoa ere garatu zuten, grekozkoan oinarrituta. Iritsi zaigun literatura gehiena [[latin klasiko]]an dago idatzia, hau da, K. a. I. mendeko latin dotoreaz, baina jende arruntak [[latin arrunt]]ean hitz egiten zuen. Denboraren poderioz, bi hizkera motak banandu eta bakoitzak bere hiztegia, gramatika zein ahoskera garatu zuen. Inperioaren hedapenak hizkuntza ere zabaldu eta sakabanatu zuen, mendeekin batera, hizkuntza garatu eta zatitu baitzen.
 
[[Greko]]a, hala ere, goi-mailakoen hizkuntza bilakatu zen, erromatarrek ikasten zuten literatura gehiena hizkuntza hartan baitzegoen: ekialdeko erdian, [[Bizantziar Inperioa]] izangoizan zen eremuan, latina ordezkatu zuen.
 
Latina hizkuntza hila bada ere, hiztunak ditu. [[Eliza Katoliko]]ak mezetarako erabili ohi zuen eta [[Vatikano Hiri]]ko hizkuntza ofiziala da oraindik ere. Erabilpen arruntik ez duen arren, mende askotan zehar Europako nazioarteko hizkuntza izan zen, unibertsitatean eta diplomazian mintzatua. XIX. mendean [[frantses]]ak haren lekua hartu zuen eta XX.ean, [[ingeles]]ak. Hala ere, pisu handia du egun ere, erlijio-, lege- zein zientzia-hiztegietan.
 
== Literatura ==
40. lerroa:
=== 1. deklinabidea ===
 
Lehen deklinabideko hitzen genitiboaren bukaera -''ae'' da. Genitiboaren forma izen enuntziatutik har dezakegu; adibidez, poeta, poetae, m ~ poeta, koplakaria; lehen hitza (poet-a) nominatibo kasuan dago; bigarrena (poet-ae), berriz, genitiboan. Lehen deklinabideaz izen maskulinoakfemeninoak deklinatzen dira gehienbat.
 
{|class="wikitaula"