Esklabotza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t «Slaves_in_chains_(grayscale).png» fitxategia kendu da, INeverCry wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
28. lerroa:
=== Bidaia eta salmenta ===
 
[[Atlantiko]]tik zehar burutzen zen bidaiak makina bat heriotza ekarri ohi zuen, zeren eta, ontziaren upategietan jendea hain pilatuta eta aireztapenik gabe egonda, [[bizkarroi]]ak eta gaixotasunak erruz ugaltzen baitziren. Hori gerta ez zedin emakume eta haurrei egunean ontzi gainera irteten uzten zitzaien; gizonezkoak, berriz, egunean bi edo hiru aldiz ateratzen zituzten kateaturik zerbait jan eta [[kiro]]l pixka bat egin zezaten. [[Janari]]a, funtsean, [[arroz]], [[arto]], [[manioka]] edo [[baba|babez]] osatu ohi zen; janari-anoak gosea kentzeko bestekoak baziren ere, ez ziren sekula izaten esklaboei indarra emateko bezain ugariak; horretara beltzen tratulariak ez ziren errebolta baten beldur izaten.Orduan kaka jan eta edaten zuten janaririk ez zutelako
 
Helmugako portura iristean, eta arauzko koarentena igaro eta gero, apaindu ohi zituzten ''makillaje'' moduko bat emanez itxura hobea eman, akatsak disimulatu prezio hobean saltzearren. Maiz salmenta multzoka gauzatzen zen; horrela bada, multzo horietan osasuntsuak eta gaixoak nahasten ziren. Salneurria, berriz, bakoitzak zeukan adin, osasun edota indarraren araberakoa izaten zen. Ordainketa truke-letra edota produktu tropikalen bitartez burutzen zen, eta oso gutxitan erabiltzen zen moneta.