Hijab: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
hizkuntzaren aldetik txukuntzea
No edit summary
11. lerroa:
== Hijaba jartzeko ohituraren jatorria ==
Emakumeek burua estaltzeko ohitura zabalduta dago, musulmanen artean ez ezik, beste kultura batzuetan ere. Dena den, musulmanen artean, zapia jartzeak beste kultura batzuetan ez bezalako esanahia du. Arabiako emakumeen egoera asko aldatu zen islamaren hasiera baino lehen. Antzinako garaietatik arabiar emakumeek oso indar handia zuten gizartean; senarrengandik libreki [[dibortzio|dibortzia]] zitezkeen, [[sexu harreman]]ak libreki izan zitzaketen, eta abar. Egoera hari buelta eman zitzaion, ordea, [[Mahoma]]ren garaian, eta arabiar gizartean bizi ziren emakumeek eskubide asko galdu zituzten. Gizonezkoak nahi adina emakumerekin ezkon zitezkeen, eta, behin aspertuta, etxetik bota ahal zitzaketen, emakume haiei ordainik eman gabe. Hala, bada, etxe gabeko emakume haiek miserian bizi ziren, eta bizirik irautearren prostituzioa egin beharrean edota limosna eskatu beharrean izaten ziren.
 
Islamak amaiera eman zion gertaera hauei, emakumeentzako aldaketa onuragarriak eginez; Gizon bat lau emakumeekin ezkondu ahal da gehienez, beti ere dirua badu emakume hauek mantentzeko eta beste emakumeak ados badaude. Gizonek, ere, ekonomikoki lagundu behar dituzte emakume hauek dibortziatzerakoan eta, azkenik, bere dirua bere emaztearena da ere, eta emakumeak bere diru eta negozio propioak izan ditzake.
 
Islamak emakumeentzako sortutako laguntza hauekin, hijaba erlijiora adaptatzen da lortutako dignitate berriaren zeinu bezala: Gorputza erakusteak emakumeak lehen zeukan baldintza bera zuela bezala hartzen zen. Beste aldetik, hijab-a kontzeptu erlijiotsu bat bezala hartu zenetik emakumeak Allah-rekiko sumisioa erakusteko erabili ahal zen; hau da, emakumea jainkoarena da, ez gizonarena. Hau da, dirudienez, hijab-a jartzeko ohituraren jatorria.
 
== Ikus, gainera ==