Zamakolada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
'''Zamakolada''' [[1804]]. urteko uztailean [[Bizkaia]]n, [[Bilbo]]n eta [[Ibaizabal]] ibaiaren bokale aldeko herrietan bereziki, gertatu zen [[Matxinada|herri-altxamendua]] izan zen, foruen aldekoa eta soldadutzaren aurkakoa.
 
Bilboko hiriaren eta Bizkaiko gainerako hiri eta herrien arteko tirabira eta konponezinek sortarazi zuten matxinada hura; zehazki, [[Simon Bernardo Zamakola]] [[Dima]]ko eskribauak [[1801]]ean [[Bizkaiko Batzar Nagusiak|Bizkaiko Batzar Nagusietan]] [[Abando]]ko portuaren alde aurkeztu zuen proiektuak («Bakearen portua») piztu zuen auzia, eta hartatik datorkio Zamakolada izena.
 
Espainiako [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.ak]] portu horren eraikuntza onartu zezan, Simon Bernardo Zamakolak errege haren ministro guztiahalduna zen [[Manuel Godoy|Godoy]]<nowiki/>ri losintxa egin nahirik, portu horrek "Bakearen portua" izena emango zuen, Godoy [[Basileako Bakea|Basileako Bakeaz]] geroztik (1795) ''"príncipe de la Paz"'' baitzen.
 
== Historia ==
9 ⟶ 11 lerroa:
Bilboko hiriak ez zuen begi onez ikusten lehia egingo zion portu bat aldamenean izatea eta Bizkaiko Aldundiak aukera egokia zuen Bilboko hiriaz beste portu bat edukitzeko.
 
Esan bezala, [[Bizkaiko Batzar Nagusiak|Bizkaiko Batzar Nagusien]] aurrean aurkeztu zuen proiektua Zamakolak, hura Batzarren kontrolpean egongo zelarik. Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu eta gero, Bizkaiko Jaurreriarri (Zamakolari) portua egiteko baimena eman zion [[Madril]]ek Errege Dekretu baten bidez, 1801eko abenduaren 31n. Bilboko hiriak ez zuen hala ere etsi eta gisa guztietako losintxak eta mesedeak egin zizkion [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.aren]] [[Manuel Godoy|Godoy]] ministro guztiahaldunariGodoyri, horietatik ezagunena [[Goya|Goyari]] Godoyren koadro bat enkargatzea izan zelarik.<ref>[http://www.xabieriamezaga.byethost32.com/articulos-aita-venezuela-bilbao.htm El Bilbao de Bolívar], ''Vicente de Amezaga Aresti. Obras completas''</ref> 1803an Bilboko ohorezko alkate ere izendatu zuten.<ref>http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/18/18005020.pdf</ref> Baina saiakera hauek porrot egin zuten eta Monarkiak Zamakolaren proiektua onartu zuen, hori bai, baldintza batekin, bizkaitarrek [[soldadutza]] egin behar izatea.
 
1801-1804 bitartean bilbotarrek afera ilunetan nahasi nahi izan zuten Zamakola; 1804an Bilboko Kontsuletxeak portu berriaren gaineko jurisdikzioa eskatu zuen baina, urte bereko ekainean, Madrilgo Errege Agindu batek berretsi zuen, Zamakolak eginiko jestioen ondoren, portu berriaren izaera autonomoa. Madrildik itzuli ondoren, Zamakolak derrigorrezko soldadutzari oztoporik ez jartzeko eskatu zien, ordainez, batzarkideei. Soldadutza egitea [[foru]]en kontrakoa zen, baina, hasiera batean batzarkideak guztiz konforme egon ez arren, azkenean onartu egin zen. Herri xeheak ez zuen bidegabekeria hura onartu, eta Zamakolaren aldeko junteroak laster konturatu ziren Madrilek portuaren alde emanikoak ezer ez zirela foru-hauste handi haren ondoan. Herritarrak, beraz, ez zeuden ados, batez ere bizkaitar gazteak. Eskakizunak sortutako haserrea [[Bizkaiko jaurerria|jaurerri]] osora zabaltzen joan zen.