Arabia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 95.61.199.211 wikilariaren aldaketak ezabatuz, PereBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
60. lerroa:
[[XVIII. mende]]an, Islam aratz eta garbi baten alde jardun zuen [[Muhammad ibn Abd al-Wahhab]] garbizalearen dotrina izugarri zabaldu zen Arabian. Aldaketa garrantzizkoak izan ziren Arabian. [[Muhammad ibn Saud]] dotrina horren aldeko gartsu bihurtu zen, eta haren semeak Meka hartu zuen [[1803]]an: bertako sharifa egotzi, eta saudiar wahhabtarren aginpidea Arabia osora zabaldu zuen. [[Sultan]] otomandarrak [[Muhammad Ali]], [[Egipto]]ko ''paxa-''ri, agindu zion saudiarren matxinada iraungi zezan, eta saudiar estatua ezartzeko lehen saioak porrot egin zuen.
 
[[Wahhabtar]]rek eta saudiarrek Arabia erdialdera jo behar izan zuten babes bila. [[XIX. mende]]ko lehen erdialdean hasi zen [[Europa]]ren kolonialismoa penintsulan zabaltzen. [[Britainiar]]en kolonia bihurtu zuten [[Aden]] [[1839]]. urtean. [[Hijaz]], Arabia mendebaldeko lurraldea baizik ez zen otomandarren esku gelditu. [[XX. mende]]aren hasieran, [[Abd al-Aziz]] saudiarrak mugimendu wahhabtarra berrantolatu zuen, erakunde militar oso ongi prestatuak eratuz. [[Lehen Mundu Gerra]]n, ingelesak saudiarrez eta Mekako [[sharif]]az (Husayn ibn Ali, haxemia) baliatu ziren turkiarrei aurre egiteko. Geroago, ingelesek Husayn sharifari eutsi eta Arabiako errege eta kalifa (1924) izendatu zuten. [[Abd al-Aziz ibn Saud]]-ek ez zituen, ordea, armak utzi: [[Asir]] herrialdea hartu zuen (1920) eta, [[Najd]] [[basamortu]]-eremu handiaren jabe egin ondoren, Hijaz eskualdeari eraso zion: Meka eta [[Jidda]] hiriak [[1925]]ean hartu zituen. [[1932]]an [[Saudi Arabia]] erreinuaren sorrera aldarrikatu zuen.