Agot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
2. lerroa:
 
== Etimologia ==
''Agot'' hitza [[godo]]ren eratorri bat dela uste dute askok. Agian deitura hau [[okzitaniera]]zko ''ca got'', "zakur godo" adieratik eratorri da. Izenaren beste aldaera batzuk: '''cagot''', '''cagote''', '''gahet''', '''gaffet''' (Gaskoinian), '''capot''' ([[Anjou]]n eta [[Languedoc]]en), '''cacon''', '''cahet''', '''caqueux''', '''caquins''' (Britainian), '''chrestia'''...<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee10045 ''Agote: etnologia eta historia'', Auñamendi entziklopedia]</ref>
 
== Jatorria ==
8. lerroa:
Agotek mendeetan zehar jatorri ezezaguneko diskriminazioa jasan behar izan dute. Izenari begiratuta, autore askok agotak [[godo]] jatorrikoak izan daitezkeela proposatu dute, agian gudarosteren bateko desertoreak [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] bailaretan errefuxiatu ziren eta bertako biztanleek gogo txarrez hartu zituzten, hortik denboran zehar pilatutako diskriminazioaren eta aurreiritzien jatorria. Beste teoria batek garai batean [[Frantzia]]tik etorritako gaizkileak izan zirela dio, justiziatik ihesi [[legenar]]rean ezkutatu zirenak muga gurutzatu baino lehen. Legenarra zabaltzea agotei egiten zitzaien akusaziorik ohikoena zen.
 
Beste teoria batek dioenez, agotak eraikuntzaren lanbidearen inguruan eratutako taldea ziren: 950. urtean [[Okzitania]]n eraikuntzaren bi lankide taldeen artean liskarrak piztu ziren, harria lantzen zutenen eta zura lantzen zutenen artean, hain zuzen. Harria lantzen zuten lankide taldearen maisu bat hiltzean bi taldeen arteko guda hasi zen. Guda hau amaitzean, talde biek langile berriak hautatzean kontrako taldeko langileak hartzeari uko egiten zioten. Horiek horrela, bi lankide talde hauetatik at hirugarren talde bat eratu zen, [[Katarismo|kataroen doktrinarekin]] lotuta zegoena<ref>{{es}}[http://www.suite101.net/content/los-agotes-a12932]</ref><ref> {{es}}[http://esunmomento.es/contenido.php?recordID=196]</ref>. [[Katarismo|Kataroek]] ez dute Jesukristoren jainkotasunean edota amabirjinaren birjintasunean sinisten, gainera elizaren aginpideek erakutsitako boterezalekeria eta diruzalekeria arbuiatzen dute eta sakramentuei uko egiten diete<ref>{{es}} [http://www.elcorreo.com/vizcaya/20070724/sociedad/agotes-20070724.html]{{ ''La voz de los agotes'', elcorreo.es}}]</ref>.
 
Okzitaniatik [[Biarno]]ra, [[Gaskonia]]ra, [[Bretainia]]raino... eta Nafarroako Pirinioetara, [[Aragoi]]ra, Euskal Herriko hainbat herritara eta baita [[Asturias]]eraino alde egin zuten.
15. lerroa:
[[Fitxategi:Agote_ur_pila_oloreneko_katedralean.jpg‎|175px|thumb|Biarnoko Oloroeko katedraleko agotentzako ur bedeinkatuaren pila]]
 
Mendez mende herrietatik at bizitzera behartu zituzten, eta gainerako biztanleekin ezkontzea debekatu zietenez, horrek [[endogamia]] bultzatu zuen, eta haienganako arbuioa indartu. Agote bezala antzemanak izateko jantzi bereziak jantzi behar izaten zituzten, sarri bularrean antzara edota katu oinatz itxurako bereizgarri gorri bat eman behar zutelarik. [[Legenar]]ra zabaltzen zuten ustea zabaldu zen eta leku askotan [[kanpai]]txo bat jo behar izaten zuten, agot ez zirenek ihes egin ahal izan zezaten. Kutsadura ekiditeko neurri gisa iturri ezberdinetan edatera, ura hartzen edo ogia erretzen azkenengoak izatera, euren tresnak baino ez erabiltzera, eurek jan behar ez zuten jakirik ez ukitzera eta abarretara behartzen zituzten. Elizan koroaren, kanpandorrearen ala eskaileraren azpian baztertuta entzun behar zuten meza, maiz alboratutako ate txikiago batetik sartu behar zuten. Elizako lurrean marra bat zegoen (burdin hesia [[Arizkun]] herrian), aldarera igo ez zitezen. Beste bataiarri erabili behar zuten eta ur bedeinkatua beste pila batetik hartzen zuten. Euren eskaintzak gainontzeko herritarren oparietatik berezita gordetzen ziren<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee10045/114616]</ref>.
 
== Bazterketaren amaiera ==
27. lerroa:
Hala ere, agoten aztarnak baditugu oraindik, endogamia dela eta, abizen gutxi batzuk ugari errepikatzen baitira; hala nola, Bidegain, Errotaberea, Zaldua eta Maistruarena adibidez. [[Arizkun]] herri nafarrean da, bertan garai batean agoten [[ghetto]]a izan zen [[Bozate]] izeneko auzoa dago gaur egun.
 
[[Arreau]] hirian agoten museoa ireki zuten (''musée des Cagots''), turismo bulegoa dagoen gazteluan <ref>{{fr}}[http://www.futura-sciences.com/fr/environnement/exploregions/escapade/r/hautes-pyrenees-1/d/musee-des-cagots_1760/ ''Hautes-Pyrénées - Musée des Cagots'' http://www.futura-sciences.com webgunean]</ref>.
 
== Erreferentziak ==