Sindarin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-hitzegin +hitz egin)
1. lerroa:
'''Sindarina''' (''elfoera grisa'' ere deitua) [[Tolkien]]ek sortutako [[hizkuntza artifizial]] bat da, [[Arda]] munduari buruzko bere istorioetan agertzen dena eta [[Erdialdeko Lurraldea]]n gehien hitzegindakohitz egindako elfotar hizkuntza dena. Sindarina, [[quenya]]rekin batera Tolkienek, eurekin testu luzeak idatzi ahal izateko bezain beste garatu zituen bi hizkuntzetako bat da. Sindarina idazteko normalean [[tengwar]] alfabetoa erabiltzen da, [[cirth]] [[erruna]]k ere erabil daitezkeen arren. Sindarin izena, izatez, [[datibo]] bat da quenyaz, "Sindarrei" esan nahi duena. Hizkuntzaren jatorrizko izena '''''edhellen''''' izango litzateke ([[elfo (Eraztunen Jauna)|elfoera]]).
 
== Barne historia ==
Jatorrian Tolkienek ''sindarin''ean bihurtuko zen hizkuntza [[Noldor]]rek, elfoen bigarren klanekoek hitzegiten zuten hizkuntza zela irudikatu zuen. Honela, hizkuntza ''noldorin'' deitzen da [[Eraztunen Jauna]]ren aurreko testuetan, ''Etimologiak'' izenekoan esate baterako. Baina Tolkienek, azkenean, elfoen hirugarren klana zen [[Sindar]]ren hizkuntza izatea erabaki zuen. Noldorina sindarin bihurtu zenean ''ilkorin'' hizkuntzaren ezaugarrietako batzuk ere hartu zituen, ordurarte elkarren arteko inongo harremanik ez zuena. Tolkienek bere noldorin-sindarinaren soinua eta gramatikaren zati bat [[galesera]]n oinarritu zuen, sindarinak hizkuntza zelten mutazio bereizgarriak izatearen arrazoia hau delarik.
 
Honela, sindarina Sindarren hizkuntza bihurtu zen, [[Elfoen Martxa Handia]]n atzean geratzea erabaki zuten [[teleri]]en taldea, sindarina telerin hizkuntza amankomunaren ondorengoa zelarik. Noldorrak [[Aman]]etik Erdialdeko Lurraldera itzuli zirenean euren jatorrizko hizkuntza zen quenya erabili zuten, ederragoa iruditzen baitzitzaien, sindarina ikasten hasi ziren arren. Hala ere, Noldorrek soilik sindarina hitzeginhitz egin behar izan zuten, [[Thingol]]ek [[Alqualondëko sarraskia]]ren ondorioz quenya hitzegitea debekatu ondoren, ezagutzaren hizkuntza bezala mantendu zen arren, [[latin]]a bezala.
 
==Aldaketa fonetikoak==