Loto urdina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 25 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q76210 orrian
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-hitzegin +hitz egin)
8. lerroa:
Faraoiaren Zigarroak komikian Tintinek nazioarteko droga trafikari erakunde baten atzetik zihoan [[Ekialde Ertaina|Ekialde Ertain]] eta [[India]]tik. Guztiak harrapatu zituen, buruzagia izan ezik, honen nortasuna abenturaren amaieran oraindik ezagutu ez zelarik.
 
Loto urdinaren hasieran Tintinek Indiako alegiazko estatu bat den Rawhajpurtalahko [[maharaja]]ren abegikortasunaz gozatzen du. Han, informazio zehatz bat dakarkion txinatar baten bisita jasotzen du, baina, hitzeginhitz egin aurretik, modu misteriotsuan erotzen duen gezi batek zauritzen du, eta soilik bi izen ahoska ditzake: hiri bat, Shanghai, eta pertsona izen bat, [[Mitsuhirato]]. Tintin Shanghairantz abiatzen da eta Mitsuhiratorekin hitzegiten du, hirian [[Japonia]]ko ordezkaria dena. Honek maharaja arriskuan dagoela eta berehala itzuli behar duela esaten dio. Tintinek bere biziaren aurkako zenbait atentatu misteriotsu jasaten ditu, horietatik modu misteriotsuan salbatua delarik.
 
Mitsuhiratoren gomendioak sinetsiz, Tintin [[Bonbai]]rantz itsasoratzen da, baina gauerdian bahitu eta Shanghaiko etxe batean agertzen da hurrengo goizean. Etxearen jabea [[Wang Jen-Ghié]] da, "Dragoiaren Semeak" elkarte sekretuaren buruzagia, Tintinen laguntza behar duena opio trafikari sare batekin amaitzeko (Tintinek aurreko komikian jazartzen zuen bera), non Mitsuhirato murgildua dagoen. Trafikari hauek ikertzen saiatuz, Tintin japoniar zerbitzu sekretuen aginduz txinatarrei errua bota eta hala herrialdea inbaditzeko arrazoi bat izateko trenbide bati eginiko sabotaia baten lekuko da. Mitsuhiratok harrapatzen du, ustez, eromena sortuko dion produktu bat ziztatzen diona. Alabaina, huts egiten du, eta Tintinek ihes egitea lortzen du, honen ondorioz Mitsuhiratok japoniar autoritateei abisua ematen dielarik, Tintin bilatzeko eta harrapatzeko aginduz.