Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Urban planning lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Gasteizeko +Gasteizko)
134. lerroa:
 
==== Euskal Herriko hirigintza Erdi Aroan ====
Garai honetako lehenbiziko mugarri historikoa, hirigintzari dagokionez, [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI]].a nafarraren eskutik etorri zen: XII. mendearen bigarren erdialdean Gaztela eta Nafarroa arteko muga sendotzeko borondateak hiri berriak sortzera eraman zuen Antso VI.a. Jakituna. Modu horretan sortu ziren, esate baterako, Araban, [[Guardia]], 1161ean, eta [[Guardia]], 1164an. GasteizekoGasteizko herrixkan ''Nova Victoria'' hiribildua eraiki zuen 1181ean. Gipuzkoan, aldiz, [[Donostia]] 1180an sortu zen, beste hainbesterekin batera ([[Segura]], [[Ordizia]] edota [[Tolosa]]).
 
[[Gotiko|Aro gotikoari]] dagokionez, komertzioa areagotu zen eta, ondorioz, hiri berriak sortzen hasi ziren; "hirien sorrera prozesua bereziki indartsua izan zen gotikoaren garaian, XIII. mendearen bigarren erdian eta XIV. mende osoan zehar"<ref name="ftn18">José Javier Fernández Altuna, ''Euskal Herriko arkitektura'' (Ibaizabal, 2004).</ref>. Hiri berrien sorrera eta eraikuntza, hasiera batean, Gaztelako koroak ordaintzen bazuen ere, XIV. mendetik aurrera egoitza eskatzen zutenei egokituko zitzaien hiriaren eraikuntzaren finantziazioa, zergen bidez.
288. lerroa:
* '''Iruñeko zabalgunea:''' Iruña XVI. mendetik zen harresiz babestua; armadak, segurtasun arazoak argudiatuz, harresien eraispenaren kontra agertzen zen. Geroago heldu zen eraispena egiteko aukera: [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XII.aren]] bisita batek aldaketei hasiera eman zien; Ingeniarien-Komandiantzak, 1888an, balizko irtenbide bat proposatzen du zabalgunerako. Bertan, ardatza baten inguruko bost etxe-irla poligonalez osotutako ordenazioa aurkezten da. Erdiko etxe-irla zabalagoa izango da, eta harresien ondoko eremua militarren erabilerako lagako da. [[Julián Arteaga]]ren udal arkitektoaren eskutik etorriko da behin betiko proiektua. 1891an burutu zen hasierako zabalgunea ahalbideratu zuen eraispen partziala. Bigarren zabalgunea hegoaldeko harresia eraitsi ondoren burutu zen, 1915an, [[Serapio Esparza]]ren proiektu batekin batera.
 
* '''GasteizekoGasteizko zabalgunea:''' Arestian deskribatutako hirietan ez bezala, GasteizekoGasteizko estreinako zabalgunea ez zen planta berritik eratu, jada martxan zeuden ekimenen bideratzea besterik ez zen izan. Bigarren gerrate karlistak demografia hazkunde bat sortu zuen 1860 eta 1877 urteren bitartean. Horri erantzuteko, kolonizazio eta azpiegituren eraketa lanak burutu ziren. 1865ko zabalgunearen planoak ez ditu aurreko adibideen irizpideak beteko -erretikula, hiri-bilbe uniformea-, aurretik bidean zeuden ekimenak bideratzeko borondatea baizik Bide nagusi bat marraztu zen, gerora Dato kalea izenarekin ezagutuko zena -egungo Geltoki kalea-, eta hortik hirigunea tren geltokiarekin lotuko zen, hegoaldera zabaltze prozesua borobilduz. Sare irregular honek kale eta etxe-irla zabalera txiki samarrak sortu zituen, 11 eta 16,50 metro bitartekoak. Hala ere, XIX. mendeko burgesiak eredua berea bihurtuko du, eta balio izango zuen 1947ko Zabalgune proiektua aurkeztu arte, [[Julian Apraiz|Julian]] eta [[Miguel Apraiz]] arkitektoen obra zena<ref name="ftn41"><sup>Javier Mozas eta Aurora Fernández, ''Vitoria Gasteiz: guía de arquitectura'' (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 1995).</sup></ref>.
 
=== Aro modernoko hirigintza ===