Emmeline Pankhurst: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
'''Emmeline Pankhurst''' ([[Manchester]], [[1858]] - [[Londres]], [[1928]]) [[mugimendu sufragista]]ren sortzaileetako bat izan zen [[Britainia Handia]]n. Bere izena hertsiki lotua dago [[Lehen Mundu Gerra]]ren aurreko urteetan eman zen emakumeen boto eskubidearen aldeko borrokari.
 
Manchesterren jaio zen, familia abolizionista batean. Ezkongaietan Goulden zuen abizena, baina [[1879]]an [[Richard Pankhurst|Richard Marsden Pankhurst]] abokatuarekin ezkondu zen [[Salford-]]en. Senarra mugimendu sufragistaren aldeko zen lehendik ere eta ''Married Women's Property Acts'' izeneko liburua idatzi zuen [[1870]]-[[1882]] bitartean.
 
[[1889]]an ''Women's Franchise League'' (Emakumeen Bozka-Eskubidearen Aldeko Liga) sortu zuen, baina hau bertan behera utzi zuen [[1898]]an bere senarra hiltzean. [[1903]]an aurrekoa baino ezagunago bilakatu zen Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa (WSPU)sortu zuen. Mugimendu honetako partaide izan ziren, besteak beste, [[Annie Kenney]], [[Emily Davison]] (erregeren zaldiak [[1913]]an protesta batean eraila) eta [[Ethel Smyth]] konpositorea. Bere alaba Christabel-ek[[Adela Pankhurst|Adelak]] eta [[Sylvia-k Pankhurst|Sylviak]] ere parte hartu zuten mugimenduan.
 
Bere taktikek behin baino gehiagotan eraman zuten espetxera, baina gizartearen goiko klasekoa zenez, ez zuen beste sufragista batzuen tratu bera jasan. Dena dela, indarrez elikatua izan zen gose greba batean. Bere lidergoa zalantzan jarria izan zen eta mugimendua hainbat aldiz banandu zen. ''My Own Story'', bere autobiografia, [[1914]]an argitaratu zen.
13. lerroa:
 
[[Kategoria:Sufragistak]]
[[Kategoria:Ingalaterrako politikariak]]
[[Kategoria:Manchestertarrak]]
{{bizialdia|1858ko|1928ko|Pankhurst, Emmeline}}
 
{{NA lotura|en}}
{{Link FA|sv}}
{{Link FA|ar}}