Emily Davison: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Emily Wilding Davison''' (1872ko urriaren 11 – 1913ko ekainaren 8a) emakumeen sufragioaren aldeko militante britaniarra izan zen. Erdi mailako familia baten jaiotako politik...
(Ez dago alderik)

20:38, 28 otsaila 2014ko berrikusketa

Emily Wilding Davison (1872ko urriaren 11 – 1913ko ekainaren 8a) emakumeen sufragioaren aldeko militante britaniarra izan zen. Erdi mailako familia baten jaiotako politiko sufragista, bederatzi alditan egon zen gartzelan.

Batasun Sozial eta Politiko (WSPU) izeneko erakundeko militantea izan zen; 1909. urtetik aurrera, bertako kiderik aktibo eta konprometituena izan zen. Kartzelan egon zen Westminster hirian postontziei su emateagatik eta, bere ustez, Lloyd George zelakoan txakur katearekin elizgizon bati erasotzeagatik. Kartzelatik atera zenean, erabat sinistuta zegoen tragedia handiak besterik ez zuela jendearen kontzientzia piztuko eta 1913ko ekainaren 4ean, asteazkenez, Epsomeko hipodromoan zaldien azpira bota zuen bere burua; handik lau egunera hil zen.