Lege lehor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Prohibition lotu du, Wikidataren arabera.
Lege lehorra Estatu Batuetan.
3. lerroa:
Ia beti, alkohola bezalako bizio hedatua debekatzean, galarazpen honek [[merkatu beltza]] sustatzen du, alkohola ilegalki sortuz eta prezio altuetan salduz.
 
 
'''Estatu Batuetako lege lehorra'''
 
1919an [[Estatu Batuetan]] legea, "debekua" izenez ezagunagoa dena, onartu zuten alkoholdun edariak egin, saldu eta hartzea galaraziz. Lege horrek babes handia izan zuen nekazaritza giroko lekuetan eta "Amerika sakoneko" hiri txikietan. [[Hiri]] handietan, ordea, [[moral]]a zaindu nahi zuten. Berehala, era guztietako jandea gaizkile bihurtu ziren likore apur bat edateagatik besterik gabe. Debekuaren ondoan, likoreak egin, [[estraperlo]]an saldu eta saltzeko, irabazi handiak ematen zituen isilpeko negozioa sortu zen, gangsterren eskuetan erori zena.
 
Hiri handietan, debekua gorabehera, askok edaten jarraitu zuten. Alkohola edateko isilpeko lekuak [[moda]]n jarri eta ugaritu ziren eta patrikerako botila txikia edo petaka erabiltzea guztiz zabaldu zen. Likorea kontrabandoan heltzen zen ondoko herrietatik edo legez kanpo egiten zuten industri alkoholarekin. Jende askok ardoa edo garagardoa etxean egiten zuen, hori dela eta egoera barregarriak gertatu ziren, hala nola Texas estatuko kongresistaren kasua. Berak debekuaren zuzenketa idatzi eta handik aste batzuetara bera harrapatu zuten bere arrantxoan destilategia jarri zuelako.
 
Egile, banatzaile eta erosleak, guztiak, bihurtu ziren lege hausle.
 
Likore trafikoa [[gangster banden esku geratu zen eta tabernetako jabeei estortsioa egiten zieten. Irabazia erakargarria zen, horregatik berehala sortu zen hiri handietako banden arteko borroka auzo jakin batzuk menperatu nahian.
 
"Gangsterismoaren" erakuslerik onena [[Al Capone]] izan zen, [[Chicago]]n gaizkileen mundua bere menpe hartu zuena.
 
[[1929ko krisia]]k eta ondorengo depresioak ekarri zuen hogeiko hamarkadako [[kontserbadurismo]] ideologikoaren amaiera. 1933an, debekua kendu zuten eta goraka ospatu zuten.
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}