El Correo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
4. lerroa:
Lehen alea [[1937]]ko [[uztailaren 6]]an argitaratu zen, ''El Correo Español. Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS'' izenarekin, espainiar falangisten [[Falange Española Tradicionalista y de las JONS|erakunde horrek]] zuzenduta baitzegoen. Egunkaria inprimatzeko, [[EAJ]]ri desjabetutako ''Euzkadi''ren inprimategia erabili zuten hainbat urtez. 1938an, agintaritza frankistak ''[[El Pueblo Vasco]]'' egunkariarekin batu zuen, eta hala ''El Correo Español-El Pueblo Vasco'' egunkaria sortu zen. [[1945]]ean ''[[El Noticiero Bilbaino]]'' egunkaria erosi zuen, Etxebarria eta Bergaretxe burges familien jabetzakoa.
 
Hasieran mugimendu falangistaren egunkaria zena, eskuineko ideologia moderatuagoetara bideratzen joan zen. [[1990eko hamarkada]]n izena aldatu eta ''El Correo'' izena hartu zuen. Gaur egun [[Vocento]] komunikabide taldearen barneko egunkaririk nagusiena da. Bi edizioerredakzio dauzkaditu, bata [[Bilbo]]n egiten da, eta bestea [[Gasteiz]]en.
 
== Izenak ==