79.714
edits
t (added Category:Inauteriak using HotCat) |
t |
||
'''Astearte Inautea''' [[kristautasun|kristau]] egutegiaren arabera urtero [[Garizuma]]ko [[Hausterre-egun]]aren aurreko eguna da, hots, [[Inauteri]]en azken eguna da. Inauteriak eta bereziki jaiegun hau [[Pazkoa|Pazko eguna]] baino 40 egun lehenago ospatzen dira. Eta Pazko eguna ez da [[Gregoriotar egutegia]]ri (eguzki-egutegia) jarraituz finkatzen, baizik eta antzinako [[Ilargi-egutegi]]ari jarraituz; beraz, urte batzuetan Astearte Inautea otsailean izaten da, eta beste batzuetan martxoan; eta hil horien barruan ere, egunaren zenbakia aldatuz doa urte batetik bestera.
Mundu zabaleko hainbat tokitan, bereziki [[frantses]]ez egiten duten edo haren eragina duten aldeetan —hala nola Ameriketako Estatu Batuetako [[New Orleans]] hirian— {{lang|fr|''Mardi Gras''}} («astearte gizena») deritzo. [[Euskal Herria]]n, [[Tolosako inauteriak|Tolosako]] eta inguruko herrietako euskaran Astearte Inautea ''Asteartita'' da (horko euskaran Zaldun Inautea ''Zaldunita'' esaten den bezala, eta Astelehen Inautea ''Astelehenita'').
{{commonskat|Mardi Gras}}
|