Nafarroako konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
156. lerroa:
 
=== Inbasioa ===
[[Gaztelako Erresuma]]ko armada [[Gasteiz]]en bildu zen. Buruzagi nagusia Albako dukea zen [[Fadrique Álvarez de Toledo]] zen eta kapitainen artean militar eskarmentudunak ziren Rengifo edo [[Cristóbal Villalba|Villalba]] koronelak bezala. Guztira 2.500 zaldun, 12.000 oinezko, 1.500 lantzari eta 20 artilleria-piezak zituen. Gainera [[Zamora]]ko apezpikua zen [[Antonio AcuñakoaAcuña]]k 400 lagun zuzendu zituen, tartea [[iparraldeko Afrika]]ko iparraldetiktik etorritako Bgayet[[Bejaia]]ko tertzioak.<ref name= Esarte />
[[Fitxategi:Castillo javier.jpg|300px|right|thumb|[[Xabierko gaztelua]].]]
Nahiz eta [[uztailaren 10]] [[Goizueta]] hartu zutenean inbasioa hasita zen, armadaren gehiengoa [[uztailaren 19]]an [[Burunda]] eta [[Lekunberri]]tik irten ziren. Beraiekin batera [[Leringo konderria|Leringo kondea]] eta [[Nafarroa]]ko kondestablea zen [[Luis Beaumontekoa]]ren tropak eta bere koinata zen [[Naiara]]ko dukeak zuzendutako 700 erret-korazariak irten ziren. Arazo handirik izan gabe, [[uztailaren 22]]an [[Uharte Arakil]]en igaro zuten gaua eta egun bi geroago [[Iruñe]]tik gertu dagoen [[Aratzuri]]n zeuden. Bidean [[beaumondar]] noble batzuek, eta baita zenbait [[agramondar]] ere<ref name=bazan />, laguntza eskeinieskaini zieten. Kontra egitea ezinezkoa zenez, Katalina eta Joanes erregeek, buruzagi nagusiekin batera, [[Bearno]]ra ihes egin zuten<ref name= Esarte />.
 
[[Iruñea]]k - garai hartan geroago izango zen gotorlekua ez zena, eraikinek beraiek harresia osatzen zutelako - ia ez zuen [[artilleria]]rik eta 6.000 eta 10.000 arteko biztanle zituen. Armada gaztelarra, ondo hornituriko 15.000 lagunek osatua, [[uztailaren 24]]an [[Takonera]]n kanpatu eta [[uztailaren 25]]ean errendizioa sinatu zuen<ref name= Esarte />.
170. lerroa:
[[Iruñea]] okupatu eta gero, [[Tutera]] erasotzeari ekin zioten gaztelarrek. Fernando berak [[abuztuaren 12]]an [[Logroño]]ra joan zen [[Tutera]] eta [[Lizarra]]ren aurkako maniobrak zuzentzeko. Gaztelarrek [[Tutera]] setiatu eta [[Zaragoza]]ko artzapezpikua eta [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoaren]] semea zen [[Alonso Aragoikoa]]ren tropen laguntzarekin [[irailaren 9]]an errenditu zen. [[Urriaren 4]]an Fernandok [[foru]]ak eta eskubideak zin egin zituen.
 
[[Abuztua]]ren azken astean, Albako dukeak [[Pirinioak]] zeharkatzeko armada prestatu zuen. Abangoardiak, [[Cristóbal Villalba]] koronelak zuzenduta, 300 zaldun, 2.900 oinezko, zenbait artilleria-pieza eta 500 artillari zituen. Gauez eta ustekabez agertu ziren [[Orreaga]]n [[Orreagako Kolegiata|kolejiata]] hartuz eta [[Auritz]] erretzen. [[Irailaren 2]] eta [[Irailaren 3|3an]] hantxe kanpatu ziren. [[Iraila]]ren hasieran [[Aezkoa]], [[Zaraitzu]] eta [[Erronkari]] hartu zituzten. Aldi berean Carlos Pomarrekoak zuzendutako aragoarrekaragoiarrek [[Burgi]]ko gaztelua hartu zuten. [[Pirinioak]] zeharkatu eta gero zenbait gaztelu ere hartu zituzten, nafarrekin borroka txiki batzuk izaten. [[Irailaren 10]]ean [[Donibane Garazi]] eta inguruko eskualdea okupatu zuten. [[Nafarroa Beherea]] okupatu eta gero, bertoko herriak arpilatu eta erre zituzten, tartean [[Ainhize-Monjolose|Ainhize]], [[Garrüze]] edo [[Uhartehiri]].
[[Fitxategi:Orthez Pont.JPG|220px|left|thumb|[[Ortheze]], Nafarroako erregeen aterpea.]]
 
[[Nafarroako erregeen zerrenda|Nafarroako erregeak]] [[Ortheze]]ra joan ziren babes bila, [[SauveterreSalbaterra Bearno]]n kuartel aurreratua mantenduz. Fernando II.ak [[Antonio Acuñakoa]]kAcuñak zuzendutako enbaxada bidali zuen [[uztailaren 29]]ko errenditzeko aurrehitzarmenaren baldintzak finkatzeko. Nafarrek ordezkaria atxilotu eta espioitzat hartu zuten, gaztelarren haserrerako.
 
[[Iraila]]ren erdialdera [[Behe Nafarroa]]n 6.600 oinezko, 1.600 zaldun eta 1.200 soldadu gaztelarrak zeuden. Tropak eskualdeko [[beaumondar]]ren buruzagia zen Luxaren gizonek erasotuak ziren. Hornidurarik ez zutenez eta soldata ordaindu ez ziotelako, [[irailaren 24]]an Valdés kapitainak zuzendutako tertzio gaztelarren mila soldaduak altxatu ziren. Menderatuak izan ondoren [[Burgi]]ko gaztelura bidaliak ziren.