Eremutar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
No edit summary
2. lerroa:
'''Eremutarra''' edo '''eremita''' ([[latin]]ezko ''eremīta'', hau [[greziera]]zko ''ἐρημίτης'' edo ''ἔρημος''etik, "''basamortua''") [[kristau]] bakarti bat da, beste batzuen konpainiatik urrun egotea nahi duena arrazoi [[erlijio]]soak direla-eta.
 
Eremutarra, [[III. mende]]tik [[V. mende]]rarte, jazarpenetik ihes egiteko edo askatasun osoz kontenplaziozko eta penitentziazko bizitza jarraitzeko, [[Tebaida]]ko basamortuetan eta inguruko eskualdeetan, eta, jarraian, toki bakartietara erretiratu ziren kristau guztiei eman zitzaien izena da. Esaten denez, lehen eremutarra, [[Paulo, Egiptoarra]] izan zen, basamortuan 90 urtez bizi izan zena, [[250]]etik [[340]] arte, eta, honen ondoren, [[San Palemon]], [[AntonioAnton AbadAbadea]], [[Jeronimo Estridongoa]], San [[Pakomio]], [[San Makario]], San [[Simon estilita]] eta abar aipatzen dira.
 
Jatorrian, eremutarra, misio bezala, [[santu]]ren bati eskainitako [[ermita]] baten zaintza eta babesa hartzen zuen fraide bat zen, eta, orokorrean, inor bizi ez zen eta askorik bisitatzen ez zen tokiren batean. Eremutarraren erretiroa, bere espirituzko bizitza eta bere emate kristauaren zatitzat hartzen zen. [[Elezahar]] batzuen arabera, eremutar hauetako batzuk, euren gogoz giltzaperatzen ziren ermiten goialdean zegoen gela batean. Gela hauek, ateak edo bertan sartu edo bertatik irteteko beste edozein baliabide gabekoak ziren. Gela hauek zuten bakarra, leiho txiki bat zen, nondik [[argi]] apur bat sartzen zen eta jendeak, [[txirrika]] bat erabiliz, [[janari]]a eta [[edari]]a igotzen zion.