Industria Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
80. lerroa:
Mugimendu hauetako bat “[[Cartismoa]]” deritzona izan zen. Hau langileen mugimendu organizatu bat izan zen eta [[1837]]tik [[XIX. mende]]aren artean aritu zen. Bere prozedurak baketsuak ziren: langileen ehun-milaka zinadura batzen zituzten gero [[Ingalaterra]]ko parlamentuari eskakisunak egiteko. Haien eskaera garrantzitsuena gizartearen demokratizazioa zen, horrela politikan parte hartu ahal izateko eta langileen lan-egoera hobetu ahal izateko. Baina [[XIX. mende]]aren erdialderantz indarra galtzen joan zen. Ahala eta guztiz ere eskatzen zituzten gauzak handik gutxira pixkanaka betetzen joan ziren.
 
Beste mugimendu oso garrantzitsua eta Industri Iraultzaren ondorio nabarmenetakoa izan zen [[sindikalismo]]a.[[ Erregimen liberal]] berriek langileen elkarteak guztiz galarazten zituzten, liberalen ustez hauek merkatura azkatasuna kentzen baitzion. Baina ahala eta guztiz ere langileak taldeetan elkartu ziren erakundeak ematen ez zieten zerbitsuak haien artean emateko, langile zauritu edo gaixoie laguntza emateko adibidez. [[1824]].urtean Britaniar Gobernuak langileen elkarteak legalizatu zituen eta honen ondorioz lehengo sindikatuak sortu egin ziren [[Trade Unions]] izenekoak. Hauek denbora gutxitan indar handia hartu zuten, mendearen erdialdean ehun-milaka langile batu arte. Bere oinarrizko helburuak langileen bizi-baldintzak hobetzea izan zen; eta horretarako grebataz, negoziaketa baketsutaz eta, legeek onartzen zutenean, politikan parte-hartzeaz baliatu ziren.
 
Azken mugimendu garrantzitsu bat egon zen [[Europa]] mailan, [[Ingalaterra]]n bezainbeste eragina izan ez bazuen ere. Hau [[XIX. mende]]aren erdialderantz agertu zen, [[sozialism]]o izenekoa. Langileen ideologia berri hau [[Marx]]ek proposatu zuen eta arrakasta handia izan zuen [[Frantzia]] eta [[Alemania]] bezalako herrietan. Mugimendu honen partaideak [[anarkismo|anarkistekin]] batera Langileen Nazioarteko Elkartea sortu zuten, eta hauek ere langileen egoeraren hobekuntza bilatzen zuten, baina modu iraultzaile eta erradikalago batean.