Industria Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
47. lerroa:
 
=== Produkzio bideen aldaketa ===
[[Irudi:Steam engine in action.gif|thumb|300px|Baporezko makina, aldaketa handia suposatu zuen teknologia.]]
 
Industri Iraultzak eduki zituen ondorio ekonomiko garrantzitsuen artean produkzio bideen aldaketa da. Aldaketa hau Iraultzan gertatu ziren hainbat aldaketek ekarri zuten, ondoren ikusiko den moduan.
 
Gertatu zen aldaketa bortitz honen arrazoietako bat aurrerapen teknologikoak izan ziren. Leku batzuetan, [[Ingalaterra]] eta Frantzian[[Frantzia]]n adibidez, gremioak desagertu ziren [[XVIII. mendearenmende]]aren amaieran, eta horrek ekarri zuen artisau bakoitzak nahi zituen metodoak erabiltzea produzitzerakoan. Modu honetan makina berriak agertzen joan ziren, denbora aurrezteko eta produkzioa igotzeko. Hobekuntza hauek ehungintza eta siderurgian izan ziren batez ere, eta azkenean tailer txiki baten jabe zirenak itzelezko pabeiloietanpabilioietan zeuden industrien ugazabak bihurtu ziren. Lantegi hauetan langile kopuru handia erabiltzen zen, baina gehienetan ez ziren haiek lana modu zuzenean egiten zutenek, horretarako makinak baitzeuden. Haien funtsezko lana makina hauek maneilatzea eta zaintzea zen. Makinen bidez industrien jabeek errentagarritasun handia lortzen zuten: langile gutxiago kontratatu, eta ondorioz soldata gutxiago, ordaindu behar zituzten; produkzioa askoz handiagoa zen; honen kalitatea ere hobea zen; eta denbora gutxiago behar zuten zehozer produzitzeko. Honen ondorioz baita ere konpetibitatea gero eta gogorragoa izan zen eta horregatik zen beharrezkoa agertzen ziren berrikuntza guztiak lantegietara eramatea arrakasta euki nahi bazen. Egia esanda dena zen “bidezkoa” ahalik eta irabazi gehienak lortzeko, eta horregatik ailegatu ziren langileak lehenago ikusi diren egoetara.
 
Ikusi denez Industri Iraultzaren ondorioz produkzio bide tradizionalak, hau da gremio-elkarteen artizautza tailerretan, desagertu egin ziren; eta beste berri batzuk agertu ziren, prodikzio bide industrialak hain zuzen ere.