«Fine Gael»: berrikuspenen arteko aldeak

1.892 bytes added ,  Duela 15 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
1933ko irailaren 3an sortu zen, Irlandaren independentzia eta [[Britainia Handi]]arekin tratatua defenditzen zuten sektoreak batzeko. Michael Collins izan zen bultzatzaile ezagunena hasierako urteetan. Gaur egun bere burua zentroko alderdi erreformatzailetzat du, baina bere politika guztiz bat dator Europa mailako [[demokrazia kristau]]ak burutzen duenarekin. [[Europako Batasuna]]ren aldekoak dira erabat, eta guztiz gaitzesten dituzte biolentzia erabiltzen duten mugimendu errepublikar irlandarrak, [[IRA]] nagusiki.
 
==Programa politikoa==
 
Fine Gael Irlandako ''status quo''aren defendatzailetzat jo izan da beti. Bereziki geroago alderdia sortuko zutenak 1921eko britaniar-irlandar akordioaren babesle sutsuak izan ziren, eta Irlandako Gerra Zibilean (1922-23) akordioaren aurka zeuden 77 errepublikar atxilotu eta hil zituzten.
 
[[Sinn Fein]]en barnean akordioaren aldekoak zirenek osatu zuten alderdia 1933an. 1922an sortu zen Irlandako estatu askeko erakundeen defendatzailetzat zuten beraien burua, eta Gobernuan egon izan direnean gogor jo izan dute legearen eta Irlandako errepublikaren aurkako erasoen kontra.
 
Alderdiko kide gehienak [[demokrazia kristau]]aren jarraitzaileak dira, baina badaude kide [[sozialdemokrazia|sozialdemokratak]] ere. Bi sektore hauen artean gatzakarik ez sortzeko, alderdiak bere burua ''zentru aurrerakoitzat'' jotzen du.
 
Nazioartean, [[Europako Batasun]]aren aldekoak dira erabat, eta kide gehienek Irlanda [[NATO]]n sartzea defendatzen dute. Gai sozialei dagokienean, [[aborto]]aren aurkakoak dira, eta familia, osasuna eta elikagi segurtasuna bermatzearen alde daude.
 
==2007ko hauteskundeak==
 
2007ko maiatzaren 24ko hauteskundeetara inoiz baino sendoago aurkeztu zen, bereziki 2004an udal hauteskundeetan eta hauteskunde europarretan izandako garaipenen ondorioz. [[Fianna Fail]]en zuzeneko arerioa da, eta gobernua lortzeko laboristekin itun bat osatu zuen. Itun horretara, baliteke Berdeak ere gehitzea (''Semaforo koalizioa'' deitutakoa osatuz).
 
Hauteskundeetan Fianna Failek garaipen argia lortu zuen (nahiz eta 4 eserleku galdu). Fine Gaelek aurrerakada handia egin zuen, 51 eserleku lortuta (aurretik 31 zituen). Hala ere, zenbakiak nahiko estu daude, eta ezin da esan nor izango den hurrengo gobernuburua; orain arteko Bertie Ahern (Fianna Failekoa, beste talde batzuen babesarekin) edo Enda Kenny Fine Gaeleko burua, laborista eta beste batzuen laguntzaz.
 
{{Txantiloi:Irlandako Errepublikako Alderdi Politikoak}}
1.945

edits