Zamakolada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa:
Bilboko hiriak ez zuen begi onez ikusten lehia egingo zion portu bat aldamenean izatea eta Bizkaiko Aldundiak aukera egokia zuen Bilboko hiriaz beste portu bat edukitzeko.
 
Esan bezala, [[Bizkaiko Batzar Nagusiak|Bizkaiko Batzar Nagusien]] aurrean aurkeztu zuen proiektua Zamakolak, hura Batzarren kontrolpean egongo zelarik. Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu eta gero, Bizkaiko Jaurreriarri (Zamakolari) portua egiteko baimena eman zion [[Madril]]ek Errege Dekretu baten bidez, 1801eko abenduaren 31n. Bilboko hiriak ez zuen hala ere etsi eta gisa guztietako losintxak eta mesedeak egin zizkion [[Manuel Godoy|Godoy]] ministro guztiahaldunari, horietatik ezagunena [[Goya|Goyari]] Godoyren koadro bat enkargatzea izan zelarik.<ref>[http://www.xabieriamezaga.byethost32.com/articulos-aita-venezuela-bilbao.htm El Bilbao de Bolívar], "Vicente de Amezaga Aresti. Obras completas"</ref> Horrexegatik, Godoyk, [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.aren]] ministro zenak, bizkaitarrek [[soldadutza]] egiteko baldintza ezarri zuen.
 
1801-1804 bitartean bilbotarrek afera ilunetan nahasi nahi izan zuten Zamakola; 1804an Bilboko Kontsuletxeak portu berriaren gaineko jurisdikzioa eskatu zuen baina, urte bereko ekainean, Madrilgo Errege Agindu batek berretsi zuen, Zamakolak eginiko jestioen ondoren, portu berriaren izaera autonomoa. Madrildik itzuli ondoren, Zamakolak derrigorrezko soldadutzari oztoporik ez jartzeko eskatu zien, ordainez, batzarkideei. Soldadutza egitea [[foru]]en kontrakoa zen, baina, hasiera batean batzarkideak guztiz konforme egon ez arren, azkenean onartu egin zen. Herri xeheak ez zuen bidegabekeria hura onartu, eta Zamakolaren aldeko junteroak laster konturatu ziren Madrilek portuaren alde emanikoak ezer ez zirela foru-hauste handi haren ondoan. Herritarrak, beraz, ez zeuden ados, batez ere bizkaitar gazteak. Eskakizunak sortutako haserrea [[Bizkaiko jaurerria|jaurerri]] osora zabaltzen joan zen.