«Hatz-agnosia»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Garuna]] goitik begiratuz gero, aurrealdetik atzealdera banaketa bat dagoela argi eta garbi antzeman dezakegu: bi hemisferio ditugu, materia zurizko arku batek hertsiki loturik.
Era ezberdinetan ikertzaileek zati horietako bakoitzak berezitasun batzuk dituela deskubritu dute. Ezkerreko hemisferioak[[hemisferioa]]k gorputzaren eskuineko aldearekin harremanetan dago (normalean),eskuineko hemisferioa aldiz gorputzaren ezkerraldearekin. Ezker hemisferioak du mintzaira eta matematika nahiz logika sistemen ardura nagusia. Eskuineko hemisferioak zerikusi handiagoa du orientazio espazialarekin aurpegien ezagutzarekin eta gorputz irudiarekin.
Gerstmann-en sindromea, gaixotasun arraroa da, garun lesio batek sortua. 4 sintoma barne hartzen dituena: agnosia digitala, agrafia, akalkulia eta ezker-eskuin orientazio eza. Oraingoan, hala ere, lehenengo bietan zentratuko gara.
 
 
Bi urte bete aurretik, umeek, kopurua ezagutu ez arren, esku nahiz oinetan behatzak dituztela badakite. Batetik bostera eta bostetik hamarrerako zenbakien ezagutza hatzen ezagutzarekin batera garatzen da. 4 urtetik aurrera zenbatzeko, gehitzeko eta kenketak egiteko erabiltzen dira.
Agnosia digital hitza Gerstmannek[[Gerstmann]]ek sortu zuen 1924ean norberaren eskuko hatzak nahiz beste batenak identifikatzeko gaitasun eza izendatzeko.
Gerstmannek agnosia digitalaren lehenengo deskribapena egin zuenean, lotura parieto-okzipitalean kokatu zuen lesioaren kausa. Era berean, Hecaen-ek buruturiko ikerkuntzetan baieztatu zuen ezker hemisferioa mindurik duten pazienteen %20ek dutela agnosia digitala, eskuin hemisferioa mindurik dutenen artean aldiz %3a da agnosia digitala duena. Hala ere, alterazio afasia edo dementzia testuinguruan ere sarritan agertzen da eta egoera hau ezin dugu akats kognoszitibo zehatz bezala hartu.
Hecaenek horrela deskribatzen du agnosia digitalaren adierazpen klinikoa:” agnosia digitalak ezaugarri du hatzak, izendatzeko eta aukeratzeko gaitasun eza. pazienteak, era berean, bere hatzak mugitzeko zailtasuna aurkezten du, erratu egiten da, nahasten ditu, ez da gai esploratzaileak ukitutako hatza errekonozitzeko; gainerako agindu guztiak zehaztasunez eta arin betetzen dituelarik; halako pazienteak gai dira orratz bat albainutzeko edo pianoa jotzeko. Aipatzekoa da erdialdeko hatzen akatsak ugariagoak direla. Hasieran, pazienteak ez du bere gaitasun eza ezagutzen eta zuzentzeko esfortzurik ez du egiten; azken hau, hala ere, ez da kasu guztietan gertatzen.”