Hatz-agnosia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[Garuna] goitik begiratuz gero, aurrealdetik atzealdera banaketa bat dagoela argi eta garbi antzeman dezakegu: bi hemisferio ditugu, materia zurizko arku batek hertsiki loturik.
Era ezberdinetan ikertzaileek zati horietako bakoitzak berezitasun batzuk dituela deskubritu dute. Ezkerreko hemisferioak gorputzaren eskuineko aldearekin harremanetan dago (normalean),eskuineko hemisferioa aldiz gorputzaren ezkerraldearekin. Ezker hemisferioak du mintzaira eta matematika nahiz logika sistemen ardura nagusia. Eskuineko hemisferioak zerikusi handiagoa du orientazio espazialarekin aurpegien ezagutzarekin eta gorputz irudiarekin.
Gerstmann-en sindromea, gaixotasun arraroa da, garun lesio batek sortua. 4 sintoma barne hartzen dituena: agnosia digitala, agrafia, akalkulia eta ezker-eskuin orientazio eza. Oraingoan, hala ere, lehenengo bietan zentratuko gara.
 
== Agrafia digitala ==
AGRAFIA DIGITALA
 
Bi urte bete aurretik, umeek, kopurua ezagutu ez arren, esku nahiz oinetan behatzak dituztela badakite. Batetik bostera eta bostetik hamarrerako zenbakien ezagutza hatzen ezagutzarekin batera garatzen da. 4 urtetik aurrera zenbatzeko, gehitzeko eta kenketak egiteko erabiltzen dira.
10. lerroa:
Hecaenek horrela deskribatzen du agnosia digitalaren adierazpen klinikoa:” agnosia digitalak ezaugarri du hatzak, izendatzeko eta aukeratzeko gaitasun eza. pazienteak, era berean, bere hatzak mugitzeko zailtasuna aurkezten du, erratu egiten da, nahasten ditu, ez da gai esploratzaileak ukitutako hatza errekonozitzeko; gainerako agindu guztiak zehaztasunez eta arin betetzen dituelarik; halako pazienteak gai dira orratz bat albainutzeko edo pianoa jotzeko. Aipatzekoa da erdialdeko hatzen akatsak ugariagoak direla. Hasieran, pazienteak ez du bere gaitasun eza ezagutzen eta zuzentzeko esfortzurik ez du egiten; azken hau, hala ere, ez da kasu guztietan gertatzen.”
 
== Agrafia ==
AGRAFIA
 
Agrafia hitza grezieratik dator. “A” aurrizkiak (a= gabe) eta agrafia-k (agrafia=idatzi) osatzen dute. Idazteko zailtasuna duenari egiten dio erreferentzia. Idatzizko adierazpena antolatzeko gaitasun eza ezaugarri duen gaitza da (erabat motoreak diren arazoak at utzita, zeinak logikoki, idazketan ere eragina duten). Idatzizko komunikazioa eragozten du eta aipatzekoa da ez duela zerikusirik gaitasun mental eta eskola aurrekariekin. Sarri gaitz afasikoekin batera agertzen da eta berezkoa edo jasotakoa izan daiteke.