Hatz-agnosia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
12. lerroa:
AGRAFIA
 
Agrafia hitza grezieratik dator. “A” aurrizkiak (a= gabe) eta agrafia-k (agrafia=idatzi) osatzen dute. Idazteko zailtasuna duenari egiten dio erreferentzia. Idatzizko adierazpena antolatzeko gaitasun eza ezaugarri duen gaitza da (erabat motoreak diren arazoak at utzita, zeinak logikoki, idazketan ere eragina duten). Idatzizko komunikazioa eragozten du eta aipatzekoa da ez duela zerikusirik gaitasun mental eta eskola aurrekariekin. Sarri gaitz afasikoekin batera agertzen da eta berezkoa edo jasotakoa izan daiteke.
Haurrek zailtasun gehiago dute idazten ikasteko orduan gaixotasunaren aurretik erabiltzen zituen kontrako zentro psikomotoreak sortu beharko baitira. Idazketaren berreziketaren bidez, idazteko ekintzan zehar martxan egon behar duten mekanismo moto-kinestesiko eta mentalen ereduak berriro ere finkatu behar dira.
Ezartzen diren teknikei dagokienez, kontuan hartzekoa da eskuineko eskua erabiltzeko paziente askoren ezintasuna pairatzen duten hemiplegiaren ondorioz.