Naturismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
8. lerroa:
Naturismo hitzak baita bizimodu bat definitzen du ere. Horren arabera mugimendu edo bizitzeko filosofia bat da, [[ekologismo]]tik oso hurbila. Pertsona naturistak [[kontsumismo]]aren aurkako jarrera erakusten dute eta bizimodu austerago baten aldekoak dira. Sarritan begetarianoak, beganoak dira. Tokian tokiko produktuak defenditzen dituzte eta ekoizpen ekologikoak, hau da, [[pestizida]]k eta produktu kimikorik gabe ekoiztuak. Bestetik, [[natura]]rekin kontaktuan bizitzen saiatzen dira, [[kutsadura]]tik at. Haientzat [[aztarna ekologiko]]a gutxitzea eta bizidunekin armonian bizitzea garrantzia handia du. Aldi berean, ekialdeko filosofiek mugimendu honetan eragin handia izan dute: [[yoga]], [[reiki]], [[budismo]]a...
 
[[Fitxategi:NaturistaNude people at Praia do Abricó.jpg|thumb|300px| Biluzik dagoen familia hondartzan; naturismoaren ohiko irudietako bat.]]
Askotan, berezko komunitateak edo alternatiboak sortu izan dituzte. Pertsona naturista batzuk [[nudismo]]a praktikatzen dute, eguneroko bizimoduan biluzik egotea, eta horrek ekarri du nudismo eta naturismoren kontzepetuen nahasketa. Berez, naturista gehienak ez dira nudistak, ezta alderantziz ere. Dena dela, mundu osoan naturismo eta nudismo nahastu egiten dira.