Zigarreta elektroniko: berrikuspenen arteko aldeak

tabakoa utzi edo ordezteko erabili ohi den gailua
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: Zigarro elektronikoaren jatorria Txina da. 2006an sortu eta hemendik mundu guztira zehar zabaldu zen 2008tik. Espainiara, 2013an heldu ziren eta asko zabaldu ziren. Hori dela eta...
(Ez dago alderik)

13:18, 16 otsaila 2014ko berrikusketa

Zigarro elektronikoaren jatorria Txina da. 2006an sortu eta hemendik mundu guztira zehar zabaldu zen 2008tik. Espainiara, 2013an heldu ziren eta asko zabaldu ziren. Hori dela eta, zigarro horien kontsumoa izugarri areagotu da denbora gutxitan.

Zer da zigarro elektronikoa?

Dispositibo elektroniko bat da eta nahiz eta normalean zigarro baten itxura izan, badago beste dispositibo modernoagoa, boligrafo edo USB memoria itxurarekin. Zigarroaren gorputza bateria birkargarri bat da eta bere aldamenean muturrean LED argi bat dauka. Eta barne muturrean atomizatzaile bat dago eta bere ondoan kartutxo bat jartzen da. Kartutxoa likidoz beteta dago eta bere barruan Nikotina eta beste substantzia toxikoak ditu. Likido hauek zapore desberdina edukia ahal ditu (sagar, menta, bainila, txokolate, kafe...).

Nola funtzionatzen du?

Alde batetik, ahokotik arnasa hartzerakoan, sentsore batek bateria pizten du eta berehala LED-a pizten da. Bateria pizterakoan, atomizadorea kartutxoan dagoen likidoa lurrun bihurtzen du, orduan, lurrun honek birikian zuzenean inhalatzen da. Hori dela eta, nikotinaren mendekotasuna indartzen da. Beste alde batetik, ezberdintasun nagusia zigarro tradizionalarekiko, zera da, zigarro-elektronikoak ez du kea ateratzen, lurruna baizik. Arazoa hemen dator. Nahiz eta produktu hauek saltzen dituzten konpainia guztiek zirutatzen duten ez direla kaltegarriak, ikerketa batzuek ez dute hau esaten; batez ere, FDA-k (AEBetako Elikagai eta Medikamentu Agentzia). Lehenengo eta behin, erakutsi dute Nikotinako kartutxoak aldakortasun handia daukatela eta hainbat aukera dituzte (6mg-tik, 12ra) eta botere gabeak, baina hau arazoa izan da. Marka guztiek ez dute onartzen Nikotina daukatela, baina FDAk egindako ikerketa gehienek erakutsi dute Nikotina kantitatea aldagarria dela. Zenbat eta gehiago erabili, hainbat eta Nikotina gehiago dute. Nikotina kantitatea neurtzen da kartutxoaren erabilerarekin.

Dosi hilgarria izan daiteke 0,5-1 mg artean. Adinaren eta pertsonaren araberakoa da. Ume txiki batek (5-30kg) hartzen badu, hil daiteke.

Beste arazoa: zigarroen lurrunean, Nikotinaz aparte, beste substantzia toxikoak eta kaltegarriak dauzkate gure osasunerako, batez ere, diehlenglikol (kotxearen izotzaren aurkakoa). Andaluziako ikerketa batean, frogatu dute, analizatutako marken %42k diehlenglikol zutela. Beste substantzia izan daiteke: N-nitrosamina (minbizia eragin eta kaltegarria da osasunerako).

Arazo larriena da, Europar Batasunak ezin duela onartu zigarro-elektronikoa tabakoaren produktu bezala (nahiz eta Nikotina eraman), ezta medikamentu bat bezala eta ezta elikagai bat bezala ere. orduan, legetik kanpo dago.

Espainiako Osasun Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek zigarro-elektronikoa debekatu dute osasun eta hezkuntza zentroetan, administrazio publikoetan eta garraio publikoetan.