«Zenbakizko kognizioa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
Beste ikerketa batzuetan, [[Karen Wynn]]ek eta bere kideek erakutsi zuten lau hilabete baino gazteagoak diren haurrek batuketa eta kenketa sinpleak egiteko gaitasuna dutela, (1+1=2 eta 3-1=2) esaterako. Hau frogatzeko, Wynnek eta bere kideek “ikusmin bortxaketa” paradigma erabili zuten. Horretan, haurrei pantaila baten atzean eskutatzen den [[Mickey Mouse]] panpina eta honi jarraitzen dion beste panpina bat erakutsi zioten. Pantaila jaistean haurrei Mickey bakarra erakusten bazitzaien (“ezinezko gertakaria”) haurrek bi Mickey erakusten zitzaienean baino denbora gehiago behar zuten egoera begiratzeko (“posiblea den gertakaria”). Baina hau egia da gertakari kopurua lau baino handiagoa ez baldin bada (adibidez, haurrek 4-2=2 egitean huts egiten dute).
 
== Ikerlan neuropsikologikoak eta neuro-adierazgarriak ==
 
Gizakiaren ikerkuntza neuro-adierazgarri batzuk frogatu dute lobulu parietaleko zonalde batzuk, barne hartuta ildo intraparietala (IPS) eta beheko lobulu parietala (IPL), aktibatu egiten direla galdetua denean kalkulu zeregin bat egiteko. Bietan oinarrituta, neuro-adierazpenean eta neuropsikologian, ST. Dehaene eta bere kideek sujeritu dute bi estruktura parietal hauek rol osagarriak betetzen dituztela.
 
Ildo intraparietala pentsatua dago ostatu emateko zirkuitu sistemari, zeintzuk zenbakizko baloespenean eta zuzeneko kalkuluan inplikatuak dauden, kenketan esaterako. Beheko lobulu parietala, berriz, pentsatua dago biderketak bezelako ekintzetan inplikatzeko. Hau horrela, beheko lobulu parietalean kaltea daukan gaixo atek kenketak egiteko gai izango da baina ez biderketak egiteko, eta kontrakoa ildo intraparietalean kaltea duen gaixoarentzat. Aurrekoei gehitzen zaie aurre lobulua, zeina memorian eta atentzioan inplikatua dagoen.
 
Etorkizunean ikerkuntzak egitea beharrezkoa izango da atentzioa, hizkuntza eta memoriak zenbakizko prozesuetan dute inplikazioak zehazteko.
 
[[Kategoria:Matematika]]
15

edits