Joan Piarres Duvoisin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
TXiKi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Jean Pierre Duvoisin''', idazle eta itzultzailea, [[Ainhoa]]n jaio zen, [[1810]]. urtean. Haurtzaroa [[Ezpeleta]]n igaro ondoren, [[Larresoro]]ko seminarioan ikasi zuen. Disziplina gabeko ikaslea bazen ere, bertan irakurtzearen zaletasuna eta geografia, historia eta literatura ikasteko grina piztu zitzaion. 20 urterekin seminarioa utzi eta aurrez bere aitak lan egindako mugako aduanetan hasi zen, kapitaina izatera iritsiz.
'''Jean Pierre Duvoisin''' ([[Ainhoa]], [[Lapurdi]], [[1810]]ko [[maiatzaren 15]]a - [[Ziburu]], [[Lapurdi]], [[1891]]ko [[urtarrilaren 30]]a) euskal idazlea.
 
Baina mugako Aduana kapitainaz gain, Bonaparte printzeak euskararen ikerketarako hautatu zituen lankideetarik gorenetakoa zen, eta berari eskatu zion [[Biblia]] osoaren itzulpena, [[1859]]. urtean hasi eta [[1865]].ean argitaratua. Era berean, euskara-frantses hiztegia egiten hasi zen, aurreko burubide bera eraman zuelarik. Honetarako, euskarazko liburu anitz irakurri behar izan zituen, hitzetara ez ezik, esaldietara ere zaletu zelarik. Irakurketa hauen artean, beharbada, Kardaberazen Aita ''San Ignacioren Egercicioen gañean afectoac'' liburua dugu, lapurterara itzuli ondoren Liburu ederra izenburuz argitaratu zuelarik 1856an. Handik bi urtera, bere lanik ezagunenetakotzat geldituko zen ''Laborantzazko liburua'' idatzi zuen, Bonaparte printzeak eskaturik.
 
Hala ere euskal nobelagintzari ekarritako ekarpenik garrantzitsuena ''Baigorriko Zazpi Liliak'' liburua dugu. [[1832]].urtean bildutako ipuinez egituratutako lan hau ez zen [[1884]]-[[1885]] arte argitaratu. [[Paris]]en ateratzen hasi zen ''Revue des Basses-Pirenees et des Landes'' aldizkariaren lehen bi tomoetan zatika agertu zen.
 
Liburua ipuinez osatua badago ere, askok nobela barruan sartzen duten lana da, ipuinek elkarrekin duten koherentziagatik batez ere, bata bestearekin lotzeko erak liburuari batasuna ematen diolarik.
 
[[1891]]. urtean hil zen [[Ziburu]]n, hainbat lan argitaratu gabe utzi zituelarik, adibidez, [[Cervantes]]en On Kixote, [[hiztegi]] bat , gramatika lanak, historia artikuluak etabar.
 
 
== Lanak ==