Zamakolada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa:
Bizkaiko Gobernuak biderik gabe utzi zuen Batzar Nagusiek soldadutzari buruz hartutako erabakia Batzar Nagusiak hurren bildu arte, baina Begoñakoek, pozik egon arren, ez zuten Batiz askatu. Hurrengo egunean Abandoko jendeak lagundu zien begoñatarrei eta beste pertsona batzuk atxilotu zituzten. Begoñatarrek Batzar Nagusi berriak bil zitezela eskatu zuten. Bilbon sartu ziren matxinatuak eta jaun batzuk atxilo hartu zituzten, bertako askoren laguntzaz. Bilbora bildutako jendeak korrejidoraren eta ahaldun nagusien buruak eskatu zituen.
 
Gobernuak hilaren 22rako deitu zien Bizkaiko batzarkideei, baina gero eta herri gehiagotara zabaldu zen matxinada: [[Sestao]], [[Portugalete]], [[Barakaldo]], [[DeustuDeustuko elizatea|Deustuara]]ara... Kontuan izan behar da [[XVIII. mendea]]ren bukaerara [[Bilbo]]ko jaun eta aberatsek ia [[monopolio]] erregimena zutela bizkaitar hiriburuko portuan. Abandon portu berri bat irekitzeak gainbehera ekarriko zion. Hori dela eta matxinatuak [[Bilbo]]n sartzean askok lagundu zieten. Hainbesteko matxinada sortu zen non gerra egoera deklaratu zen probintzian, [[1807]] arte iraungo zuena, [[Napoleon]]en inbasioa arte. [[Donostia]] eta [[Iruñea|Iruñetik]] irten ziren tropak [[irailaren 21]]ean iritsi ziren Bilbora.
 
Bitartean, Nafarroan babestu zen Zamakola. Hilaren 22tik aurrera Gernikan bildu ziren Bizkaiko junteroak, baina hutsean geratu ziren bertan eginiko ahalegin guztiak: 1804ko irailaren 1ean jakin zuten Espainiako gudarostea abiatu zela Bilbo aldera Donostiatik eta Iruñetik, eta Bilboko Udalak Godoyri tropa haiek erretira zitzala eskatu zion arren, ministroak epailea, aurretik, eta gudarostea, ondotik, bidali zituen. Irailaren 21ean sartu zen espainiar gudarostea eta ondoko egunean ekin zion zapalkuntzari: [[Mazarredo jenerala]] eta [[Mariano Luis de Urquijo]] ministro ohia erbesteratu zituzten eta isunak, atxilotzeak eta kargu-uzteak izan ziren kargudunen artean. Herritar xeheei kartzela zigor handiak ezarri zitzaizkien.