Zamakolada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
[[Fitxategi:Manuel Godoy Spain.jpg|thumb|260px|[[Manuel Godoy]], [[Goya]]ren 1801eko margoan.]]
 
[[1804]]ko [[abuztuaren 17]]an hasi zen matxinada [[Begoñako errepublika|Begoñako]] herrian; [[Jose Nicolas Batiz]] bertako fiela eta Zamakolaren lagun handia hartu zuten preso, eta Zamakolak Diman babestu behar izan zuen. Begoñako jendeak [[Abandoko elizatea|Abandora]] eta Bilbora jo zuen eta, arazo handirik gabe, armak hartu zituzten bertan.
 
Bizkaiko Gobernuak biderik gabe utzi zuen Batzar Nagusiek soldadutzari buruz hartutako erabakia Batzar Nagusiak hurren bildu arte, baina Begoñakoek, pozik egon arren, ez zuten Batiz askatu. Hurrengo egunean Abandoko jendeak lagundu zien begoñatarrei eta beste pertsona batzuk atxilotu zituzten. Begoñatarrek Batzar Nagusi berriak bil zitezela eskatu zuten. Bilbon sartu ziren matxinatuak eta jaun batzuk atxilo hartu zituzten, bertako askoren laguntzaz. Bilbora bildutako jendeak korrejidoraren eta ahaldun nagusien buruak eskatu zituen.