Bizikleta bide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
Bizikleta bideak haiek eraikitzeko erabili den tokiaren arabera sailka daitezke. Horren arabera, hurrengo motak daude:
*Bizikleta [[lerro (errepidea)|lerroa]] edo erreia: [[galtzada]]n sortutakoa eta gainerako [[ibilgailu]]ekin espazioa partekatzen duena edo esklusiboa dena.
*Bizikleta [[bazterbide]]a: bizikleten joan-etorrietarako egokitutako bazterbidea.
*Bizikleta espaloia: [[espaloi]]ena: espaloien gainean sortutakoa.
*Bizikleta pista: beste mugikortasun moduentzat dauden lerroetatik bereizitako ibilbidea duena.
*Bizikleta zidorra: parkeetan edo hiritartu gabeko eremuetan sortutako bizikleta bidea, askotan [[oinezko]]ekin partekatzen dena.
 
Bizikleta bideen beste ezaugarri garrantzitsu bat bideen esklusibotasuna da. Bide esklusiboetan bizikletak eta motorrik gabeko beste ziklo batzuk soilik ibil daitezke; bide partekatuetan bizikletek motordun ibilgailuekin edo oinezkoekin partekatu behar dute espazioa. Euskal Herrian XX. mendean bide esklusiboak sortu ziren gehien bat, baina gero eta ohikoagoak dira bide partekatuak. Esaterako, [[bide berde]] deritzotenak, antzinako [[trenbide]] zaharrak baliatuta sortu direnak, oinezkoek eta txirrindulariek partekatzen dituzte. Hirietan ere, kale estuetan, lerro partekatuak sortu dira motordun ibilgailuen abiadura murriztuta eta bideak galtzada partekatuaren gainean margo bidez markatuta.
 
Bizikleta bideek bi noranzko izan ditzakete, edo noranzko bakarrekoak izan daitezke. Noranzko bakarrekoak gehienetan hirietan daude, motordun ibilgailuentzako bi noranzko dituzten kaleetan, eta kalearen albo bakoitzean noranzko bakarreko bizikleta bide bat egoten da. Noranzko biko bizikleta bideak oro har galtzadatik kanpo egon ohi dira, eta noranzko bakarrekoak galtzadan. Noranzko bakarrekoetan txirrindulariek gainerako ibilgailuen zirkulazio logika jarraitzen dute, haien noranzko berean mugitzen baitira; noranzko bikoetan, berriz, kontrako noranzkoan doazen bizikletek ez dute logika hori betetzen eta, beraz, egoera arriskutsuagoak jasan ditzakete.
 
== Ikus, gainera ==
17 ⟶ 23 lerroa:
== Kanpo loturak ==
* [http://www4.gipuzkoa.net/MedioAmbiente/gipuzkoaingurumena/eu/secciones/viasciclistas/programas/bizikletabideensarea.asp Gipuzkoako bizikleta bideen sarea]
* [http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=840&Idioma=EU Bizkaiko bizikleta bideen sarea]
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/1727/utzi-pasatzen-bizikletari/inprimatu ''Utzi pasatzen bizikletari'', artikulua argia.com webgunean]