Neurketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|250px|Erregelak neurketarako ohiko tresnak dira '''Neurketa''' sistema fisikoen propietate behagarrien estimazio kuantitatiboa da. Neurketa patroi har...
(Ez dago alderik)

09:50, 14 maiatza 2007ko berrikusketa

Neurketa sistema fisikoen propietate behagarrien estimazio kuantitatiboa da.

Erregelak neurketarako ohiko tresnak dira

Neurketa patroi hartzen den unitate eta propietatearen arteko konparaziotik eratortzen den ratioaren bidez adierazten da. Hala, esaterako, objektu baten luzeraren neurketa hasiera eta amaierako puntuen arteko tartea eta luzerarako neurtze-unitate estandarren arteko konparaketan datza.

Unitate baten inguruan ezaguera komuna ezarri behar da guztion artean neurketarako erreferente bera erabiltzen dela ziurtatzeko. Unitateen taldekatzeak unitateen sistemak eratzen ditu. Neurketak, gehienetan, zenbaki naturalen bidez agertzen dira baina noizbait zenbaki konplexuak erabili beharra dago (inpedantzia elektrikoaren kasuan). Zenbakiarekin batera neurketetan konparazioan erabili den unitatearen laburdura ere jarri beharra dago. Bestalde, neurtzeak errore tarte bat dakarrenez neurketa batzuen adierazpenetan errore-tarteak ere azal daitezke. Neurketaz arduratzen den zientzia metrologia da.

Ikus, gainera

External links