Irlandako Nazio Askapenerako Armada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
16. lerroa:
[[1998]]an INLAk su-etena aldarrikatu zuen, [[Omagh]]eko atentatuaren ostean ([[Benetako IRA]]k aldarrikatutakoa) IRSP bere adar politikoak eginiko deialdi baten ostean. [[Ostiral Santuko Akordioa]]ren aurka agertzen bada ere, eta nahiz eta bere egitura militarra mantentzen duen, [[Ipar Irlanda]]ko talde armatuen jarduera aztertzen duen IMCk (''Independent Monitoring Commission'') "bakearentzat oztopo bat ez dela" dio.
 
== Kide ezagunak ==
*[[Séamus Costello]]: INLAko Buruzagitzako lehen burua, [[Dublin]]en [[1977]]an hila.
*[[Ronnie Bunting]]: jatorri [[protestante|protestantekoa]], INLAren [[Belfast]]eko Brigadako burua zen [[1980]]an, [[UFF|Ulsterko Askatasunaren Borrokalariak]] taldeak (UFF) hil zuenean.
*[[Dominic McGlinchey]]: [[Behin-behineko IRA]]ko kide esanguratsua, INLArekin bat egin zuen, [[1984]]an atxilotu zuten arte INLAren Buruzagitzako buru izanez. [[1994]]an hil zuten, inork bere gain hartu ez zuen ekintza armatu batean, [[Drogheda]]en ([[Irlandako Errepublika]]).
*[[Dessie O'Hare]]: ''Border Fox'' bezala ezaguna, [[Behin-behineko IRA]]ko kidea zen hau ere, eta INLAko buruzagi bihurtu zen gero. [[1987]]an atxilotu zuten.
*[[Gerard Steenson]]: [[Belfast]]ekoa, ''Doctor Death'' bezala ezaguna. Segurtasun indarretako hamabi bat kideren heriotzaren erantzulea, [[1975]]ean, 16 urte zituenean, [[Billy McMillen]] hil zuela uste da. [[1987]]an IPLOrekin bat egin zuen, eta urte bereko martxoan hil zuen INLAk.
*Patrick Campbell, [[Belfast]]en [[1977]]an jaioa, [[1999]]an hil zuten [[Dublin]]en, ''Direct Action Against Drugs'' drogen aurkako INLAren kanpainan parte hartzen ari zela.
== Ikus, gainera ==
* [[IRA]]