«Everett Reimer»: berrikuspenen arteko aldeak

2.182 bytes added ,  Duela 6 urte
ez dago edizio laburpenik
 
===Eskolak, hezi beharrean "deshezi" egiten du===
Ikasleek irakaskuntzaren ondorioz ikasten duten hipotesia ustela dela defendatzen zuen Reimerrek. Eskola sistemak ikaskuntzan lagundu beharrean traba dela defendatu zuen. Ikasleek eskolatik kanpo gehiago ikasten dutela eskolan baino. Ikasleek ez dute eskolari esker ikasten, eskolak ez du batere laguntzen. Eskolak betetzen dituen lehen hiru funtzioak laugarrena atzean uzten dute. Ikasleak nota onak ateratzeko ahaleginetan jartzen ditu, ez ikasten. Eskolak trebetasunak lortzeko leku desegokiak dira. Hezkuntza on bat lortzeko leku erabat desegokiak.
{{lanean}}
<blockquote>«Zer ikaten da eskolan? Ikasi egiten da zenbat eta denbora gehiago eskolako proposamenei men egiten orduan eta balio handiago izango duela ikasleak lan-merkatuan. Ikasi egiten da goitik sortu eta mailakatutako programak baloratzen. Ikasi egiten da nagusitasuna duten erakundeek sortzen dutena garestia dela, hezkuntza dela osasuna dela. Ikasi egiten da hierarkia errespetatzen, obeditzen, esanekoa izaten. Ikasi egiten da ardatz horietatik pixka bat aldentzeari esaten zaiola kreatibitatea eskolan. Ikasi egiten da diziplina galdu gabe burokrata nagusiaren faborea eskatzen egunero: eskolan irakaslearena, fabrikan ugazabarena. Ikasi egiten da norberak bere burua definitzen ikasketa multzo baten jabe bezala, denbora luze inbertitu eta gero ikasketa multzo horretan. Ikasi egiten da, azkenik, gizartean norberak bere rola matxinatu gabe onartzen».
Everett Reimer. ''Eskola hil egin da''.
</blockquote>
==Eskolaren alternatiba==
Eskolak alternatiba bat behar du. Alternatiba hori, asko laburtuz, hezkuntza gehiago eta eskola gutxiago. Eskolak hezkuntzan daukan monopolioa apurtzeko beharra dagoela defendatu zuen Reimerrek. Baina dagoen eskolaren alternatiba bat gauzatzeko, aurretik, gizartean aldaketa sakonak egin beharko. Dena den, eskola aldatu edo desegin daiteke beste gizarte-aldakuntza handiagoen zain egon gabe. «Ezin gara, eskola-aldakuntza egiteko, gizartearen beste aldakuntzen zain egon» zioen Reimerrek (''Eskola hil egin da''). «Hezkuntza oso urrutira irits daiteke. Hezkuntza eskolarekin nahastu egiten duen jendeak baino askoz urrutiago irits daiteke hezkuntza» zioen Reimerrek (''Eskola hil egin da'').
== Argitalpenak ==
<!-- info is from searching Amazon.com for "Reimer, Everett"-->
11.223

edits