Frans Hals: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
15. lerroa:
== Bizitza eta ibilbide artistikoa ==
 
Haren familia drogaiktoak ziren, espainiarrengandik ihesi, Haarlemera joan zen, eta Fransek han egin zuen bere lana. 1600etik 1603ra bitartean [[Karel van Mander]]en ikasle izan ondoren, 1610ean Haarlemgo Gilda elkartean sartu zen. [[Erretratu]]ak egin zituen, hala burgesena nola herriko jende xumearena. Keinuak eta aurpegierak margotzerakoan trebetasun handia erakutsi zuen: ''Jacobius Zaffius'' (1611), ''Descartes'', ''Pieter Cornelisz van der Mosch ''(1616), ''Edale alaia'', ''Hille Bobe'', ''Ijito neska''. Halsen maisutza, alabaina, talde erretratuetan islatu zuen batez ere, eta ordu arteko moldeak eraberritu zituen, pertsonaia guztiak plano berean jarriz, maila ezberdintasunik gabe, bizitza eta mugimendua naturaltasunez jasorik: ''San Jorjeko ofizialen otordua'' (1616), ''San Jorjeko arkulari taldeko ofizialen afaria'' (1627), ''San Adriango ofizialen otordua'' (1632). 1625-1630 aldian [[Utrechteko eskola]]ko [[Caravaggio]]ren eragina bereganatu zuen. Geroago, 1640 inguruan edo, [[Rembrandt]]en estiloak erakarri zuen. Harrezkero, Halsen obrek ordu arteko oparotasun eta alaitasuna galdu zuten, eta pertsonaien psikologian jarri zuen arreta: ''Elisabet santuaren erietxeko kudeatzaileak'' (1641). Azken urteetan erakundeen laguntzaz bizi behar izan zuen. Kolore beltza nagusitu zen bere lanetan: ''Zahar-etxeko kudeatzaileak'' (1664).
 
== Lanak ==