Everett Reimer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
14. lerroa:
* {{fr}} ''Mort de l'école : solutions de rechange'', traduit de l'américain par Jules Chambert, Paris, Éditions Fleurus, 1972
 
==Reimerren tesiak==
Everett Reimer oso kritikoa zen bere garaiko gizartearen antolaketarekin. Kritikoa zen "etengabeko aurrerabidearen" mito zabalduarekin. "Ezinezkoa da amaiera gabeko aurrerabidea"<ref>''La escuela ha muerto: Alternativas en materia de educación''. Barral. Bartzelona. 1973. (11. or.)</ref>. Eskola erakundea munduan zehar zeuden hainbat antolaketetan oso antzekoa zela azpimarratzen zuen; oso antzekoak zirela eskolak herrialde komunistetan, kapitalistetan<ref>''La escuela ha muerto: Alternativas en materia de educación''. Barral. Bartzelona. 1973. (95. or.)</ref>, faxistetan... Gure gizarteko hainbat erakunde, eskola tartean, hierarkien onerako eratu dira. "Gure erakundeen jabe izan beharrean, pertsona arruntok erakundeen morroi bihurtu gara"<ref>''La escuela ha muerto: Alternativas en materia de educación''. Barral. Bartzelona. 1973. (94. or.)</ref>. "Eskolak gizakiak ohitu egiten ditu hierarkiak onartzen, botere eta pribilegioetan oinarrituta dagoen hierarkia, bidezkoa ez den hierarkia. Eskolak gizakiak trebatzen ditu geroago beste erakundeen morroi izateko eta eskolako eskakizunak betetzen ez dituzten ikasleak betiko zigortzen ditu geroago beste erakundeetan botere pixka bat emango duten paperak, tituluak, eskuratzen ez badituzte<ref>''La escuela ha muerto: Alternativas en materia de educación''. Barral. Bartzelona. 1973. (84. or.)</ref>.
 
===Eskolaren funtzioak===
Ohiko ikuspegitik eskolak pertsonak hezteko funtzioa betetzen du. Pertsonak gizarteratzeko funtzioa. Reimerren ikuspegitik eskolak '''lau funtzio''' betetzen ditu:
::a) Ikasleak zaindu, gorde.
::b) Gizarte rolak esleitu, ikasleak sailkatu.
::c) Pertsonak doktrinatzeko, leziatzeko funtzioa.
::d) Pertsonak hezteko funtzioa.
 
:a) Espetxe, armada eta beste zenbait erakunderekin konparatzen du eskola. Ikasleen bizitza modu orokor batean kontrolatzen duen erakundea... Ordutegiak zabaldu, haurtzaindegiak gehitu, bazkaltzeko, siesta egiteko... Eskola erakunde totala bihurtzen ari zela salatu zuen Reimerrek. Familiartekoek umeak utzi eta beste erakundeetan bere denbora errazago saltzeko pentsatutako erakunde totala (edo totalitarioa).
 
:b) Gizarteko hierarkian, gizarte-piramidean, norbera bere mailan kokatzeko egina eta hierarkiari zilegitasun itxura osoa emateko balio duen erakundea da eskola Reimerren ikuspegitik.
 
:c) Ideologia, balioak transmititzeko balio du eskolak. Eskolan gizartean onartzen diren mitoak transmititzeko duen funtzioa azpimarratzen zuen [[Ivan Illich]]ek<ref>"Mito horietako bat, curriculum eta gaitasunak identifikatzea; tituluek, diplomek eta, gaitasuna baieztatu eta ziurtatu egiten dutela dioen mitoa". [[Ivan Illich]]: ''La sociedad desescolarizada''. Barral. Barcelona. 1974</ref>.
 
:d) Eskolak hezitzearen funtzioa, tamalez, oso gaizki betetzen zela eta beste aurreko hiru funtzioen atzetik betetzen zela salatzen zuen Reimerrek.
 
===Aukeren berdintasuna: mito hutsa===
Eskola saiatzen dela ikasle guztiei antzeko aukerak ematen mito hutsa dela salatzen zuen Reimerrek. Alderantziz, bere ustez, eskolak desberdintasunak sustatu eta zuritu egiten ditu, areagotu egiten ditu.
Reimerrentzat mito hutsa da ikasleek eskolan egindako ahaleginak, gero, proportzio zuzenean saritu edo zigortuko dituztela gizarteko beste erakundeek. Eskolak aukerak berdindu beharrean, aukeren banaketa monopolizatzeko asmoa du eta banatzeko asmoaren atzetik ibili da beti<ref>[[Ivan Illich]]: ''La sociedad desescolarizada''. Barral. Barcelona. 1974.</ref>.
 
===Eskolak, hezi beharrean "deshezi" egiten du===
{{lanean}}
== Argitalpenak ==
<!-- info is from searching Amazon.com for "Reimer, Everett"-->