Antonio Ruiz Soler: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 5 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q2701392 orrian
1. lerroa:
(Izengoitia: '''Antonio Ruiz Soler'''). Espainiar dantzari eta koreografoa ([[Sevilla]], [[1921]]eko [[azaroaren 4]]a - [[Madril]], [[1996]]ko [[otsailaren 5]]a), ''Antonio el bailarin'' izengoitiz ezaguna, espainiar dantzari eta koreografoa izan zen. Realitorekin ikasi zuen dantza flamenkoa, eta [[Angel Pericet]] eta Mme. Fedorovarekin, berriz, dantza klasikoa. Espainiar ballet flamenkoa[[flamenko]]a eta klasikoa maisutasunez bateratu izana izan zen, hain zuzen ere, Antonioren lorpen handienetakoa. 1928an dantzatu zuen lehen aldiz jendaurrean, eta hamabost urtez bikotea osatu zuen Rosario dantzariarekin, ''Chavalillos sevillanos'' bikotean. Baina arrakasta [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.a]] eta [[Viktoria Eugenia Battenbergekoa|Viktoria Eugenia]] errege-erreginen aurrean egindako emanaldiarekin lortu zuen, lehen aldiz. 1946an Sarasateren ''Zapateado'' estreinatu zuten, Mexikoko Bellas Artes antzokian. Nazioarteko zenbait bira egin zituen bikoteak, baina 1952an bikotea hautsi egin zen, eta 1953an Antoniok bere ballet-konpainia sortu zuen. Nazioarteko ospea lortu zuen dantza flamenkoa interpretatzeko erakutsi zuen trebetasunari esker. Haren [[ballet]]-ikuskizun nagusietan aipagarriak dira Fallaren ''El amor brujo'', Albénizen ''Rapsodia española'', E. Halffterren ''Sonatina'', Antonio Solerren ''Sonatas'' eta abar. Espainiako dantzen dantzari bikainenaren ospea du nazioartean, dantzaren alor guztietan trebetasun handia erakutsi baitzuen, hasi flamenkotik eta bolerora; bera izan zen martinetea dantzatzen lehena eta birtuosismo aparta erakutsi zuen zapateatuetan.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[Kategoria:Espainiako dantzariak]]
[[Kategoria:Flamenko dantzariak]]
[[Kategoria:Espainiako koreografoak]]
[[Kategoria:Sevillarrak]]
{{Bizialdia|1921eko|1996ko|Ruiz Soler, Antonio}}