«Tokioko metropoli eremua»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Tokyo-Kanto definitions, Kanto MMA.png|thumb|right|300px|Tokioko metropoli eremua (Kantō MMA)]]
{{nihongo|'''Tokioko metropoli eremua'''|東京圏|''Tōkyō-ken''}} [[Japonia]]n dagoen [[metropoli eremu]] handiena da. '''Kantō MMA''' edo '''Hiriburu Eskualde Nazionala''' ere deitu izan zaio. [[Kantō eskualdea|Kantō eskualdeko]] lau prefekturek osatzen dute: Tokio, [[Chiba (prefetura)|Chiba]], [[Kanagawa (prefetura)|Kanagawa]] eta [[Saitama (prefetura)|Saitama]]. Guztira 37.818.369 biztanle eta 13.555,8 km²-ko hedadura lortzen dute. Erabat hiritartutako gune honen %35a itsasoari jandako lurretan kokatzen da, ''gomi'' izeneko materialaren gainean. Gomia aukeratutako eta zanpatutako [[zakar]]rez egina dago, eta eraikinak egiteko erabiltzen da.
 
== Geografia ==
[[Tokioko Badia]] inguratzen duen metropoli erraldoia da. Ez da erraza definitzen zer den Tokio, izan ere hainbat kontzeptu desberdinek muga desberdinak baititzutze.
* Tokio Hiria: 23 auzok osaturiko erdigunea da, 8.336.611 biztanle eta 621'9 km² ditu.
* Tokio prefetura: 13.047.446 biztanle eta 1808 km² ditu.
* Tokio metropoli eremua (Kantō MMA): 37.818.369 biztanle eta 13.555,8 km² ditu.
* Kantō eskualdea: 42.607.376 biztanle eta 32.423'9 km² ditu.
* Herrialdeko Hiriburu eskualdea: 43.470.148 biztanle eta 36.889'28 km² ditu.
 
== Hiri handienak ==
* [[Tokio]] ([[Tokioko auzo bereziak|23 auzoak]], 8.336.611 biztanle)
* [[Yokohama]] (3,654,427 bizt.)
* [[Kawasaki]] (1.385.003 bizt.)
* [[Saitama]] (1.231.880 bizt.)
* [[Chiba]] ( 929.363 bizt.)
 
== Ekonomia ==
Munduko ekonomiagunerik handiena da eta hirugarren merkataritzagunea. Munduko metropolien artean ekoizpen handiena dauka, 2.000 bilioi dolarretakoa hain zuzen ere.
 
== Azpiegiturak ==
[[Tokioko nazioarteko aireportua|Haneda]] eta [[Narita nazioarteko aireportua|Naritako]] aireportuez gain badude beste bost ere.
 
136 tren lerro daude 2.578 km osatzen dituztenak eta hauetan 1.200 geltoki daude. Tokioko geltoki zentralak 4 kilometrotako luzera du eta Shinjukuko geltokiak 200 irteera ate.
 
Tokio eta Yokohamako kaiak herrialdeko handienak dira.
 
== Iruditegia ==
<gallery>
Irudi:Tokyobay landsat.jpg|[[Tokioko Badia]]ren satelite ikuspegia.
Irudi:Tokyo Landsat.jpg|[[Tokio]]ren satelite ikuspegia.
Irudi:Skyscrapers of Shinjuku 2009 January.jpg|[[Tokio]].
Irudi:Minato Mirai In Blue.jpg|[[Yokohama]].
Irudi:Musashi-kosugi skyscrapers.jpg|[[Kawasaki]].
Irudi:Japanese Saitama Shintoshin west building.jpg|[[Saitama]].
Irudi:Chiba Makuhari Oka1.jpg|[[Chiba]].
Irudi:Shibuya night.jpg|[[Shibuya]], Tokio.
Irudi:3rd floor of Narita Terminal 2 200507.jpg|[[Narita nazioarteko aireportua|Narita aireportua]].
Irudi:JRE-E231-500-for-JRyamanote-line.jpg|Yamanote lerroa, egunero 3'61 milioi bidaiari eramaten ditu.
</gallery>
 
[[Kategoria:Japonia]]
72.453

edits